Ostegunean, hilak 27, ekintza berezia antolatu dute Errenteriako Ludotekek, Haurren Nazioarteko Eguna familia giroan ospatzeko helburuarekin. Erdiguneko ludotekan izango da eta haurrei zein helduei zuzendutako jolas kooperatiboak ezagutzeko ekitaldia izango da. 6 urtetatik aurrerako haurrek eta euren senitartekoek izango dute ekintzan parte hartzeko aukera.
Hala, Ikusi-makusi jostailu dendaren laguntzarekin, 17:30etik 19:30era bitarte, telebistan edo bestelako komunikabideetan iragartzen ez dituzten jolas alternatiboak ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen diren familiek. “Bertan izango diren jolasak adin guztietarako egokiak izateaz gain, helburu desberdinak ere lantzeko baliagarriak izango dira: taldean jolastea, xede hezitzailea, familia giroa sustatzea…” esan dute antolatzaileek.
Ekitaldia doakoa izango da eta sarrera, berriz, librea eta irekia. Gainera, parte hartzen duten haur nahiz senitarteko guztiek, une oro, ludoteketako dinamizatzailen laguntza izango dute. Horrela, jolas kooperatiboak ezezik, haurrekin aritzen diren dinamizatzaileak ere ezagutzeko aukera izango dute senitartekoek.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Errenteriako Gazte Informazio Bulegora joan daitezke interesdunak.
Con la colaboración de la tienda Ikusi-makusi, de 17:30 a 19:30, contarán con juegos alternativos que no se anuncian en los medios de comunicación y que se quiere dar a conocer a las todas las familias que acudan. “Habrá juegos adecuados para todas las edades con los que se trabajarán diferentes objetivos: fomentar el juego en grupo, en el contexto familiar y con objetivos educativo” han dicho los y las organizadoras.
La entrada a la actividad será libre y gratuita. Además, las y los participantes en la misma, contarán en todo momento con la colaboración de las y los dinamizadores de las ludotecas de Errenteria; por lo que, las familias tendrán ocasión de conocer a las y los profesionales del servicio de ludotecas.
Para más información sobre esta actividad, las personas interesadas pueden dirigirse a la Oficina de Información Juvenil de Errenteria.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina