2015(e)ko abenduaren 23(a), asteazkena

ALAIA MARTIN BIGARREN / ALAIA MARTIN SEGUNDA.

#bertsolaritza 
Alaia Martin, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko irakaslea, bigarren geratu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Finala larunbatean, hilak 19, jokatu zen, eta buruz burukora sailkatu ondoren, bigarren geratu zen Beñat Gaztelumendiren atzetik. Zorionak Alaia!
Herriko Xenpelar Bertso eskolako ordezkari den Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” zortzigarren sailkatu da. Zorionak zuri ere, “Xamoa”!
Hona Alaiaren bertso batzuk:
  
Alaia Martin, profesora de Koldo Mitxelena ha quedado segunda en el campeonato de Gipuzkoa de Bersolaris. En la final se clasificó para el cara a cara con Beñat Gaztelumendi y quedó segunda. ¡Felicidades Alaia!
El bersolari Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, representante de Xenpelar Bertso eskola de Errenteria ha quedado octavo. ¡Felicidades Xamoa!

2015(e)ko abenduaren 21(a), astelehena

Badator Olentzero!

#koldomitxelenalhi 
Urteetako ohituarekin jarraituz, aurten ere, Olentzerorekin kalez kale aterako gara.

Ostegunean, hilaren 24an, Olentzerori kantari arituko gara. Markolatik edo Olibet eraikinetik hasteko aukera izango da:
Irteera:           10:45etan Markolako eraikinetik.
                       11:30ean Olibet eraikinetik.
Bukaera:         13:00ak aldera Biteri eraikineko patioan.
Ibilbidea: Markola, Markola Etorbidea, Gaztelutxoko Biribilgunea, Miguel Alduntzin kalea, Mikelazulo tunela, Zumardia, Urantzu kalea, Olibet, Donostia kalea, Diputazioa Enparantza, Francisco Gazkue kalea, Biteri kalea, Xabier Olaskoaga plaza, Biteri txiki, Andra Mari kalea, Herriko Enparantza, Kapitainenea, Biteri eraikineko patioa.
Animatu  etxean  egindako Paperezko apaingarriak  eramaten , gure zuhaitza apaintzeko!
OHARRA: HAURREK BASERRITARREZ JANTZITA ETA IBILBIDE OSOAN BERAIEN KARGU HARTUKO DUEN HELDU BATEKIN ETORRI BEHARKO DUTE.



Siguiendo con la tradición, estas navidades también saldremos con el Olentzero por las calles de Errenteria. Estamos ensayando con muchas ganas en todas las aulas pero, para que todo salga lo mejor posible, es imprescindible la participación de todos/as.

El jueves día 24, saldremos cantando con el Olentzero. Se podrá empezar a cantar tanto desde
Markola como desde el edificio de Olibet.
Salida: 10:45h del edificio Markola.
            11:30h del edificio Olibet.
Final:   sobre las 13:00h en el patio del edificio Biteri.
Recorrido: Markola, Avenida Markola, Rotonda de Gaztelutxo, calle Miguel Alduncin, tunel Mikelazulo, Alameda, calle Urantzu, Olibet, calle San Sebastian, plaza Diputación, calle Francisco Gazkue, calle Viteri, plaza Xabier Olaskoaga, la calle Viteri txiki, calle Andra Mari, herriko enparantza, calle Capitanenea, patio del edificio Biteri.
¡Recordad traer los adornos de papel hechos por los niños para decorar nuestro árbol!

NOTA: LOS NIÑOS/AS VENDRÁN VESTIDOS DE “BASERRITARRAS” Y DEBERÁN ESTAR ACOMPAÑADOS/AS POR UN ADULTO RESPONSABLE DURANTE TODO EL RECORRIDO


2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

ALAIA MARTIN GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALEAN / ALAIA MARTIN EN LAS FINAL DEL CAMPEONATO DE GIPUZKOA DE BERTSOLARIS

#bertsolaritza  @Bertsozale 
Alaia Martin, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko irakaslea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatu da. Finala larunbatean, hilak 19, izango da Donostiako Illunbe aretoan. Alaiaz gain, Errenteria-Oreretak izango du ordezkaria finalean: Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”. Zorte on Alaia eta Arkaitz!

Finalari buruzko informazio gehiago hemen topa dezakezu:

Alaia Martin, profesora de Koldo Mitxelena ha conseguido el pase a la final del campeonato de Gipuzkoa de Bersolaris. Junto con Alaia también tomará parte en la final el errenteriarra Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”. ¡Buena suerte, Alaia y Arkaitz!

Badator San Tomas Eguna / feria de Santo Tomás

@HerriBizia 
Gutxi falta da abenduaren 21erako, San Tomas Egunerako. Aurtengoa Errenteriako 29.edizioa izango da.
Egitaraua:
  • 11:00etan, azokaren irekiera
  • 11:30ean, pregoia
  • 11:30-13:30: Herri kirolak haurrentzat Lehendakari Agirre plazan
  • 12:30-13:30: Udal Txistulariak herrian zehar
  • 13:00etan, bertsolariak Foru Plazan
  • 15:00-17:00: Herri Kirolak Zumardian
  • 15:00-19:00: Txaranga herriko kaleetan zehar
  • 17:00etan, txapel Jaurtiketa txapelketa Foru Plazan
  • 18:00etan, Amulletako danbor kofradia herriko kaleetan zehar
  • 18:30-20:00: Jauziak (Muxikoak) Zumardian
  • 20:30ean, sari banaketak: txerriaren pisuaren porraren emaitza, jantzi ederrenaren saria eta postuetako txistorra xamurrenaren saria
  • Honetaz gain 12:00-14:00 eta 17:00-20:00etara Euskal jantzien erakusketa Xenpelar Etxean


Falta poco para el 21 de diciembre, día de la feria de Santo Tomás. Y varios agentes sociales y culturales del municipio en colaboración con el Ayuntamiento han organizado un amplio programa para la 29 edición de la feria que celebrará Errenteria.
Programa:
  • A las 11:00, inauguración de la feria
  • A las 11:30, pregón
  • De 11:30 a 13:30, deporte rural para las y los niños en la plaza Lehendakari Agirre
  • De 12:30 a 13:30, animación en la calles a cargo de la Banda Municipal de Txistularis
  • A las 13:00, sesión de bertsos en la plaza de los Fueros
  • De 15:00 a 17:00, deporte rural en la Alameda
  • De 15:00 a 19:00, txaranga por las calles
  • A las 17:00, concurso de lanzamiento de txapela en la plaza de los Fueros
  • A las 18:00, la Cofradía del Tambor de Amulleta recorrerá las calles
  • De 18:30 a 20:00, jauziak en la Alameda
  • A las 20:30, reparto de premios: ganador o ganadora de la porra del peso de la cerda Elurtxo, premio al mejor atavío de baserritarra y al puesto con la mejor txistorra
  • Además, de 12:00 a 14:00 y de 17:00 a 20:00 exposición de trajes de baserritarra en la casa Xenpelar

Olentzero eta Mari Domingir dantza egingo dute / Olentzero y Mari Domingi bailarán canciones navideñas

@HerriBizia 
Aurtengo gabonetan Olentzero eta Mari Domingiren irudiak udaletxeko balkoian prestatu zaien etxetxotik irtengo dira kanpai hotsekin batera eta gabon kanten konpasean dantza egingo dute. Iazko Madalenetan irten ziren lehenengoz Xanti eta Maialenen irudiak, eta ideia berari jarraituz, gabonetan bere tokia izango dute aurten lehenengoz Olentzero eta Mari Domingik.
Gaur aritu dira eurentzako etxetxoa txukun muntatu nahian udaletxeko langileak, eta larunbatetik aurrera herritarrek honako ordutegian ikusi ahal izango dituzte irudiok:
  • 12:00etatik 14:00etara (orduro)
  • 17:00etatik 21:00etara (orduro)


Estas Navidades las figuras de Olentzero y Mari Domingi saldrán a bailar cuando toquen las campanas desde la caseta que les han preparado especialmente entre dos de los balcones del Ayuntamiento. Las figuras de Xanti y Maialen salieron por primera vez en Madalenas del año pasado, y este año por primera vez los dos personajes navideños bailarán al son de  canciones navideñas desde el Ayuntamiento.
Las y los trabajadores municipales han estado por la mañana preparando la caseta, y a partir del sábado la ciudadanía podrá gozar del baile de las figuras en este horario:
  • De 12:00 a 14:00, cada hora
  • De 17:00 a 21:00, cada hora

6

2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Familian Jolasten egitasmoa / Proyecto Familian Jolasten

@oarsobidasoa #koldomitxelenalhi 
Lehengo ostiralean, abenduak 11, Koldo Mitxelena HLH Ikastetxeko ELKARBIZITZA BATZORDEAK, arratsalde pasa polita antolatu zuen gure ikastetxeko komunitate osoarentzat FAMILIAN JOLASTEN egitasmoaren barruan eta ikastetxe plurala, solidarioa, parte hartzailea, dibertigarria, parekatzailea… helburuarekin.
BAKEOLA taldekoak lagunduta, hainbat jolas antolatu ziren eta era berean, , hainbat mahai jolas kooperatibo ezagutzeko aukera izan zen.
Argazkiak ikusi!

Ekitaldi hau ez da ikasturte honetan egingo den bakarra. 2. hiruhilabetean, Olibet , Markola eta Biteri eraikinetan mural margoketak egingo dira eta azken hiruhilekoan, kafe tertulia bat antolatuko da komunitate osoarentzat.

Oarso-Bidasoako Hitzak ere jaso du Familian Jolasten egitasmoaren inguruko albistea.
Familian Jolasten egitasmoa Hitzan.


El pasado viernes, 11 de diciembre, la COMISION DE CONVIVENCIA de Koldo Mitxelena EIP, organizó una bonita tarde de juegos para toda la comunidad escolar, con el fin de hacer entre todas y todos una escuela plural, solidaria, participativa, divertida, igualitaria…
Con la ayuda del grupo BAKEOLA, se organizaron diferentes juegos y hubo opción de conocer diferentes juegos cooperativos. ¡Mirad las fotos!

Esta no va a ser la única actividad que se va a organizar este curso. El 2º trimestre se pintarán murales en los tres edificios (Biteri – Markola y Olibet) y el último trimestre se organizará una tertulia para toda la comunidad.

Oarso-Bidasoako Hitza también se hace eco de del proyecto Familian Jolasten de nuestro centro.
Proyecto Familian Jolasten en Hitza (euskera)

2015(e)ko abenduaren 16(a), asteazkena

Baikara aldizkaria / Revista baikara

@BaikaraF 
Baikara aldizkariak  guraso elkarteak antolatutako kultur-anistasunari buruzko hitzaldiaren inguruko albistea jaso du.
Baikara aldizkaria.

La revista Baikara  también sehace eco de la charla sobre diversidad cultural organizada por el AMPA.
Revista Baikara.


Kontzertu Solidarioa / Concierto Solidario

@HerriBizia 
GANI MIRZO Abeslari eta Musikari SIRIAR-KURDUA izango dugu larunbat honetan, abenduaren 19a, arratsaldeko 17:00etan Koldo Mitxelenako (Biteri) ikastetxeko patioan (Errenteria).

Ekialdeko eta mendebaldeko doinuak nahasten asmatu du abeslariak  laud-a maisuki menperatuz. Egun laukotean aritzen da, Neila Benbey argeliar abeslariarekin, eta, jada, hiru albun argitaratu ditu.
Entzun


Doako kontzertua eskainiko du, eta bertan arabiar te-a eta gozoak salduko dira Domîzeko (Iraken) kokatua dagoen  errefuxiatuen gunera irabazia bidaliko da zeinetan abeslariak senideak dituen.


Ekintza hau Errenterikao Udalak antolatua izan da Giza Eskubideen Astearen baitan, honekin amaiera emango zaio astebeteko programazioari, hain zuzen ere, Ekialde hurbilera eskainia izan dena. 




El cantante y músico SIRIO-KURDO Gani Mirzo ofrecerá este sábado 19 de diciembre a las 17:00 horas de la tarde un concierto en el patio del  Koldo Mitxelena Ikastetxea  (Biteri) Errenteria.

El cantante ha sabido mezclar sonido de oriente y occidente dominando con maestría el laud. Ya ha publicado tres albumnes, y hoy en día conforma un cuarteto junto a la cantante argelina Neila Benbey.
Ofrecerá un concierto gratuito en el que habrá te y dulces árabes, cuya ganancia será enviada al campo de refugiados/as de Domîz (Iraq) donde el cantante tiene a parte de su familia.


Esta acitivad ha sido organizada por el Ayuntamiento de Errenteria en el marco de la Semana de los Derechos Humanos, en la que se dará final a una amplia programación que ha sido dedicada a oriente próximo.

Erpurutxo antzezlana Niessenen / Erpurutxo, teatro infantil en Niessen

@HerriBizia 
Teatro Paraiso konpainiak Erpurutxo, haurrei zuzendutako ikuskizuna, aurkeztuko du abenduaren 18an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, Niessen Kulturgunean. Zehazki 7 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako antzezlana da. 50 minutu inguruko iraupena du eta sarrerak 3€ren truke eskuratu daitezke.
Informazio gehiago.

La compañía Teatro Paraíso presentará el espectáculo infantil Erpurutxo, el viernes 18 de diciembre a las 18:00 horas en el Centro Cultural Niessen. En concreto se trata de una obra dirigida a niños y niñas de 7 a 11 años. Tiene una duración aproximada de 50 minutos y las entradas se pueden adquirir por 3€.
Más información.

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Eskolaz Kanpoko ekintzen 3.kuota / tercera cuota de las extraescolares

#koldomitxelenalhi 
Guraso elkarteak kobratzen dituen Eskolaz Kanpoko ekintzen 3.kuota abenduak 30ean kontu korrontetik kobratuko dizuegula jakinarazten dizuegu. Itzulketa egin ezkero 3 € gehiago kobratuko dira gastuengatik.

Eskola Kirola Benjaminak, Alebinak....30 €
Judo (Biteri) (2 ordu/astean)..................65 €
Judo (Markola) (1,5ordu/astean)............50 €
Xake, Antzerkia (ordu bat/astean).........40 €
Yoga ( ordu bat/astean)..........................65 €
Plastika (ordu bat/astean).......................40 €
Txalaparta (ordu erdi bat astean)............65 €




Os informamos que el próximo día 30 de diciembre os cobraremos por la cuenta la tercera cuota de las extraescolares cuyo cobro gestiona la Asociación. En caso de devolución se cobrarán 3 € por los gastos.

Deporte Escolar  Benjamin, Alevin.....30 € 
Judo(Biteri) (2 horas/semana).........65 €
Judo (Markola) (1,5 horas/semana).....50 €
Ajedrez, Teatro (1 hora/semana).......40 €
Yoga  (1 hora/semana).................65 €
Plástica (1 hora/semana)..............40 € 
Txalaparta  (1/2 hora /semana)........65€


OLENTZERO EREINTZA TALDEAREKIN / OLENTZERO CON EL GRUPO EREINTZA

Olentzerotako tradizioa errenteriarrok bizirik mantentzea da Ereintzaren ilusio eta helburua eta hau da zure ikastetxeko komunitateari zuzentzeko arrazoia. Bertako ikasle, irakasle eta gurasoak gonbidatu nahi zaituztegu gabon gauean Ereintzak antolatzen duen Olentzeroan parte hartzera. Horretarako, aurretik, entsegu bat egitea proposatzen dizuegu:
Noiz: Abenduaren 16an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan Ereintza elkartearen egoitzan. (Juan de Olazabal 23)
Abenduaren 24ean,  arratsaldeko 17:45ean elkartuko gara Olentzeroarekin kantuan ateratzeko.
Ongi etorriak izango zarete guztiok!!!

Ereintza elkartea.

  La ilusión de Ereintza Elkartea es mantener viva la tradición del Olentzero y por ello invitamos a la comunidad educativa a participar de dicha tradición. Haremos un ensayo previo el 16 de Diciembre, miércoles,  a las seis y media de la tarde en la sede de la sociedad sita en la calle Juan de Olazabal 23.
El día 24 saldremos cantando junto con el Olentzero a las 17:45.
¡¡¡¡¡Todos seréis bienvenidos!!!!

 Ereintza Elkartea


2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

IPUIN KONTALARIA / CUENTACUENTOS

#koldomitxelenalhi
Guraso Elkartearen ekimenez,  LUR KORTA ipuin kontalariaren bisita izango dugu eta  gure ikastetxeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek,  zuzenean berak kontatutako ipuina entzuteko aukera izango dute. Astelehen goizean, Markola eraikinean izango da, astearte goizean Olibet eta Biteri eraikinetan eta asteazken arratsaldean, berriro ere Biteri eraikinean egingo du saioa.

Por iniciativa de la Asociación de padres/madres,  tendremos la visita de la cuenta cuentos LUR KORTA y el alumnado de Educación infantil y primer ciclo de primaria  tendrá la posibilidad de escuchar diferentes cuentos . El lunes por la mañana, estará en Markola, el martes a la mañana en Olibet y Biteri y el miércoles por la tarde en Biteri.




HIRUHILEKO BUKAERA / FINALIZACIÓN DE TRIMESTRE

#koldomitxelenalhi 
Hiruhilekoa amaitzera doala, azken egunetarako berriak azaltzen dizkizuegu.
Azken egunetarako berriak


Cercano el final de trimestre queremos recordaros las actividades de los próximos días.
Actividades de los próximos días


OLENTZEROREN ETORRERA / VISITA DEL OLENTZERO

#koldomitxelenalhi 
  Datorren ostiralean, hilak 18an, Olentzeroren bisita izango dugu. HH eta LHko 1.zikloko ikasleekin egotera etorriko da. Ikasle horiei baserritarrez jantzita etortzea animatzen zaituztegu.
Oharra: Mesedez, arropa (txapela, zapiak, mantala,...) izena jarrita eraman.


El próximo viernes 18 nos visitará el Olentzero. Vendrá a estar con los niños y niñas de Educación Infantil y 1er ciclo de primaria. Animamos a todos/as para que se vistan de baserritarras ese día.
Nota: Por favor, la ropa  (txapela, delantal, pañuelos,...) que lleve el nombre puesto.


2015(e)ko abenduaren 13(a), igandea

Gabonetako ipuin kontaketa berezia / Cuentacuentos especial de Navidad

@errenterialib Abenduak 22an, Gabonak gertu direla eta, “Olentzero maitea” ipuin kontaketa saio berezia antolatu digu Errenteriako Udal liburutegiak.
Data: 2015/12/22
Ordutegia: 17:30 - 18:30
Lekua: Xenpelar Etxean, 1go solairuan
50 minutuko iraupena izango du  eta bertara joan ahal izateko Haur-Liburutegi bertan gonbidapena eskuratu beharko da.

El 22 de diciembre en la Biblioteca Infantil habrá un cuentacuentos especial “Olentzero maitea”( en euskera). 
Fecha: 22/12/2015
Horario: 17:30 - 18:30
Lugar: Xenpelar Etxean, 1go solairuan
tendrá un duración aproximada de 50 minutos. Para poder asistir será obligatorio recoger la invitación en la misma Biblioteca Infantil.

2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

LAGUNTZAILEAK OLENTZERO ERAMATEKO / VOLUNTARIOS-AS PARA LLEVAR EL OLENTZERO

#koldomitxelenalhi 
Gure ikastetxearen urteroko ohitura betez, abenduaren 24an goizez, Olentzerorekin, gure haurrak landutako Gabon-kantak abesten ibiliko gara kalez- kale.
 Olentzero Markolatik aterako da (10:45ean). Olentzeroa eramateko  4 pertsona behar ditugu baserritarrez jantzita. Bidean erreleboa egiteko ere laguntzaile gehiago beharko dira.
Biteri eraikinean 13:00 inguru bukatuko dugu. Bertan, horman zintzilikatuko dugun zuhaitz bat apainduko dugu. Guztiak gonbidatzen zaituztegu eskuz egindako apaingarriak ekartzera, zuhaitzean itsasteko.
Aurten patioan ere sorpresak izango ditugu.
Laguntzaile izatekoBlogean izena eman edota telefono honetara  Deitu  637841763.
18an Olentzero eta Mari Domingiren bixita izango dute HH eta LH 1. Zikloko ikasleek.
Milesker guraso elkartekoak zareten guztioi, zuen lana eta kuotari esker egin baititzakegu ekintza hauek guztiak.


El 24 de diciembre por la mañana y cumpliendo con la costumbre de nuestro colegio recorreremos las calles del pueblo con el Olentzero, cantando las canciones navideñas preparadas por nuestros hij@s.
 El Olentzero saldrá de Markola a las 10:45. Para llevar el Olentzero se necesitan 4 personas vestidas de “baserritarra”.  Para hacer el relevo a lo largo del recorrido también necesitaremos más ayudantes.
Acabaremos hacia la 13:00 en Biteri.   Aquí decoraremos un árbol. Os invitamos a que traigáis adornos, hechos a mano, para poder pegarlos en el árbol.
Este año en el patio habrá sorpresas
Ayudantes:   dar el nombre en el blog o llamando al teléfono 637841763.
El 18 de diciembre Olentzero y Mari Domingi visitarán  a los alumnos de EI y 1er ciclo de EP.
Agradecer a todas las familias del AMPA ya que todas estas actividades sólo  son posibles gracias a las aportaciones de las cuotas y vuestro trabajo.


2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

Arditurriko txondorra ikustera / Visita a la txondorra de Arditurri

@Txatxilipurdi  ‏@OarsoIrriak 
Oarsoaldeko ume eta helduek Txatxilipurdikoen laguntzarekin osatutako egun osoko egitaraua.


Plan para todo el día (en euskera) organizado por Oarsoirriak y txatxilipurdi.

2015(e)ko abenduaren 9(a), asteazkena

Giza Eskubideen nazioarteko eguna / Día Internacional de los Derechos Humanos

@OarsoIrriak 
Datorren abenduaren 10ean (osteguna) Giza Eskubideen nazioarteko eguna ospatuko da.
OarsoIrriak ekimenak bat egiten du egun horretan, 17:00etan Zumardiko kioskoan, herrian haurrak protagonistak izango dituen ekintzarekin.


El jueves 10 de diciembre se celebra el Día Internacional de los Derechos Humanos
OarsoIrriak ha organizado una  actividad (en euskera) para los niños a las 17:00 en el kiosco de la Alameda.

2015(e)ko abenduaren 8(a), asteartea

“Zirriborro” ikuskizuna / Espectáculo “Zirriborro”

@HerriBizia  @EMKE_Banda 
Urtero antolatu ohi du Errenteriako Musika Bandak (EMKE) abenduan haurrentzako emanaldi berezia.
Aurtengoan Badut antzerki taldearekin batera “Zirriborro” ikuskizuna eskainiko du. Abenduaren 12an (larunbata) 18:00etan Niessen Kulturgunean izango da “clown” antzezlana eta musika uztartuko dituen ikuskizuna.
3 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta sarrera 2€ren truke eskuratu daiteke.
Informazio gehiago.


La Banda de Música de Errenteria (EMKE) organiza cada diciembre una actuación especial dirigida a niños y niñas. Este año ofrecerá el espectáculo “Zirriborro” junto con la compañía de teatro Badut.
El espectáculo que fusiona el teatro “clown” y la música tendrá lugar el sábado 12 de diciembre a las 18:00 en el Centro Cultural Niessen.
Está dirigido a niños y niñas de entre 3 y 9 años. Las entradas, con un precio de 2€.
Más informaión.

haurrentzako_ikuskizuna_banda

2015(e)ko abenduaren 7(a), astelehena

IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA / PROYECTO EDUCATIVO DE CENTRO

#koldomitxelenalhi 
  2014-2015 ikasturtean erronka berri bati egin dio aurre eskolak, Ikastetxeko Hezkuntz Proiektua berriatzeari, erroka honetan Hezkuntza Komunitatearen parte hartzea bultzatu nahi izan zuen eta etxeetara galdetegi bat bidali zuen. Orain jasotakoaren berri eman nahi digute eta berriro ere lanean jarraitzea gonbidatu nahi dizuegu.

Galdetegia.                                                                                      

HEZKUNTZA PROIEKTUA.



  Durante el curso 2014-2015 nuestro centro empezó un nuevo reto, renovar el Proyecto Educativo de Centro (PEC) e impulsar la participación de la comunidad educativa en dicho reto. Para ello enviaron un cuestionario a casa. A continuación nos hacen participes de las respuestas de dicho cuestionario y no invitan a participar en el siguiente paso.

Cuestionario                                                                                  

PROYECTO EDUCATIVO.


2015(e)ko abenduaren 5(a), larunbata

Deskontu txartelak / Tarjetas de descuento

@HerriBizia 
Errenteriako Udalak urtero egiten du “liburua opari” kanpaina. Gabonen bueltan, euskarazko liburuak erosteko deskontu txartelak banatzen ditu. Horrekin, Errenteriako edozein liburu-dendan euskarazko liburu bat erosita, %25eko deskontua izango da. Jakinarazi dute errege eguna arte luzatuko dela kanpaina.
Dagoeneko herriko ikastetxeetan eta Lau Hauzetara elkartean banatu dira txartelak, eta Olentzerok ere banatuko ditu. Gainera, herriko hainbat tokitan ere eskuragarri egongo dira, udaletxean Euskara departamentuan, Niessenen edota Gazte Informazio Bulegoan, bestek beste.


El Ayuntamiento de Errenteria ha puesto en marcha un año más la campaña “liburua opari”. En el marco de las navidades, ha repartido tarjetas de descuento para comprar libros en euskera. Con dichas tarjetas, se aplicará un descuento de un 25% en los libros en euskera que se compren en los establecimientos de Errenteria. La campaña terminará la víspera del día de reyes, el día 5 de enero.
Ya se han distribuido las tarjetas en los centros de enseñanza y en la asociación Lau Haizetara. Olentzero también los distribuirá. Y asimismo, se podrán adquirir en diferentes puntos del municipio, en el departamento de Euskara en el ayuntamiento, en Niessen o en la Oficina de Información Juvenil, entre otros.



Txartela

2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Euskara lagundu Xiberoa gozatuz! / Cesta solidaria con Zuberoa

Xiberoko ikastolen aldeko Eguberriko eskaintza abian da!
Otarrak ikusi.
Zuei esker, euskararen tokia Xiberoan segurtatuago izanen da! 
Esker mila zuen elkartasunaz!



Se ha puesto en marcha una oferta de Navidad a favor de la enseñanza en euskera en Zuberoa, provincia vasco-francesa.
Ver cestas.
Gracias a vuestra solidaridad, se asegura un poco más el lugar del euskera en Zuberoa.

2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

ARRETA GABEZIAREN NAHASMENDUA / TRASTORNO DEFICIT ATENCION

@HerriBizia @aadahigi 
Udaletxeak eta ADAHIgik antolatutako tailerra.
Abenduak 4.
18:30tik 20:00ra
Xenplar aretoa.

AGN-H TAILERRA



Taller organizado por el ayuntamiento y ADAHIgi.
4 de diciembre.
de 18:30 a 20:00
Xenpelar aretoa.

TALLER TDA-H

2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

GURASO BILERA / REUNIÓN AMPA

#koldomitxelenalhi 
Abenduak 1ean egindako guraso elkartearen bilera irekian honako gaietaz jardun ginen.


Zalantza, iradokizun, lan egiteko prest egonez gero telefonoz edota e-mailez jar zaitezkete harremanetan gurekin.




El pasado 1 de diciembre hicimos la reunión general  del  AMPA.   Os adjuntamos  la relación de los temas tratados.


Si  tenéis alguna duda, sugerencia,  queréis colaborar… no dudéis en poneros en contacto por e-mail  o llamando al teléfono del AMPA.