2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat  eginik, gure ikastetxean, “Euskararen Eguna”ospatuko dela jakinarazi nahi dizuegu.
Egun honetan ekintza desberdinak burutuko dira. Haien artean Irakurlearen kluba, kantak, jolasak, euskaraokea, txokolatada…
Gai honekin gure laguntza ere eskatu digute, gure jarrera ezinbestekoa baita gure hizkuntza den EUSKARA bultzatzeko.
Jarrera positiboa euskararekiko, euskararen presentzia gure  etxeetan (dakizuenok hitz eginez, telebista nahiz pelikulak euskaraz eskainiz, euskal musika entzunez…) eta seme-alaben lorpenak goraipatzea ezinbestekoak dira motibazio egokia lortzeko.
Bestalde, herri mailan, Euskaltzaleon Topagunearen eskutik, Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak antolatutako ekimenaren berri eman nahi dizuegu. Egitaraua ikusi.
Aldez aurretik, mila esker zuen parte hartzeagatik.


El 3 de diciembre, coincidiendo con el Día internacional del Euskera, se va a celebrar  el “Día del Euskera”, en nuestro centro.
En este día se realizarán diferentes actividades tales  como: Irakurlearen kluba, aprender canciones, juegos, Karaoke, chocolatada…
Por ello nos piden colaboración ya que nuestra actitud, como padres y madres, es imprescindible para motivar a los niños/as.
Tener una actitud positiva hacia el Euskera, la presencia del Euskera en casa (hablándolo, viendo la televisión o películas en Euskera y escuchando música en euskera…) y valorar los progresos de nuestros hijos/as en este idioma serán un punto muy importante en su motivación.
Por otra parte, os queremos informar de la iniciativa organizada por la asociación Lau Haizetara, de la mano de Euskaltzaleen Topagunea. Ver programa.
Os agradecemos de antemano vuestra colaboración.

Euskaraz bizi nahi dut ~ Esne Beltza


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina