2014(e)ko martxoaren 22(a), larunbata

Dantzagunearen lokala eta proiektua bera ezagutzeko, ate irekiak antolatu dira martxoaren 24erako



Dantzaz konpainia une danza y turismo en una oferta pionera | Salir
Errenteriako Udalak Lankidetza Protokoloa sinatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Departamentuarekin. Horren arabera, egun Artelekun kokatutako Dantzagunea proiektua tokiz aldatuko litzateke Lekuona eraikineko Errenteriako Arte Eszenikoetako Zentroa izeneko etorkizuneko proiektura eramateko.
Dagoeneko eraikineko obrak hasi dituzte, eta aurreikusita dago 2016 urtearen hasieran amaituko dituztela. Horiek horrela eta bitartean, bi erakundeek erabaki zuten Dantzagunea lekuz aldatzea Niessen Eraikineko 1. solairuan kokatutako lokal batera eramateko. Lokala erabiltzeko moduan jartzeko obrak egin dituzte, eta azkenean martxoan lekuz aldatu ahal izan dute.
Horrela, bada, lokala eta Dantzagunea proiektu bera ere herri honetako herritar guztiei erakusteko, martxoaren 24an, ateak zabalik aurkezpena ekitaldia izango dugu, 17:00etatik 21:00etara arte.
Herritar guztiei dei egiten diegu ate irekietan parte hartzera.
OHARRA: Lokala Niessen eraikinean dago eta sarrera Pelotari kaletik da, Koldo Mitxelena Ikastetxearen ondoan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina