2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

KOLDOBIKE IPUIN LEHIAKETA


Aurten guraso elkarteak, lehenengo aldiz, Koldobike ipuin lehiaketa antolatu du eta oso pozik gaude parte hartzea haundia izan delako. Lan asko eta onak aurkeztu dituzue eta epaimahaiak lan zaila izan du saridunak aukeratzen.
Epaimahaia honako pertsona hauek osatu dute: Lur Korta ipuin kontalariak, Aitor Macias eskolako irakasleak eta Maialen Oliveri eskolako gurasoak. Eskerrak eman nahi dizkiegu hartutako lanarengatik.
Eskerrak ere, ikasleak lan honetan animatu eta lagundu dituzuen irakasle eta gurasoei.
Lehiaketan parte hartu duzuen idazle guztioi zorionak eman nahi dizkizuegu eta egin duzuen ahalegina eskertzeko, bi sari nagusiez gain,gainontzeko parte-hartzaile guztiek diploma bat eta oparitxo batjasoko duzue.

Sariak hauek izango dira:
A mailan ( LH 3-4) 80€ko saria
B mailan ( LH 5-6) 100€ko saria

Diploma eta oparitxoa jasoko dituzten idazleak honako hauekdira:
-Ibai Otaegi
-Karlos Robles
-Dina Nakili
-Dylan Humberto Ajala
-Triesur Festus Uwumwense
-Hugo Barradas
-Eneko Marañon
-Xemark Trincado
-Nora Muñoz
-June Erausquin
-Hodei Oroz
-Eneko Ruiz
-Amets Lersundi

A mailan 80€ko saria irabazi duen idazlea:
Nora Vaquero Sotelo, “ Ezpain berde” lanarengatik.
B mailan 100€ko saria irabazi duen idazlea:
Haritz Otaegi Telletxea, “ Astronomo ezinhobea” lanarengatik.
Mila esker guztioi eta datorren urtean lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina