Datorren maiatzaren 20an, ostirala, nazioarteko kultur aniztasunaren eguna ospatuko da. Hori dela-eta Errenterian arratsaldeko 18:00etan Iztietako Diputazio plazatik Alamedara abiatuko da Kultur Aniztasunaren aldeko martxa, kolorez eta erritmoz beteta. Izan ere, kultur aniztasunak aberastu egiten du, eta horren erakusle argia da gure herria, egun 80 jatorri baina gehiagotako jendea biltzen baitu.
Behin martxa Alamedara iristen denean, denon artean 11 Pausu abestia dantzatuko dugu. KUKAI dantza konpainiak egindako koreografia erraz eta dibertigarri hori ikasteko bideoa prestatu da. Aldi berean, entseguak Dantzaguneko areto handian egingo dira maiatzaren 16an (astelehena) eta 17an (asteartea) arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta nahi duen oro gertura daiteke.
El próximo día 20 de mayo, viernes, se celebrará el día Internacional de la Diversidad Cultural. Por ello, a las 18:00 horas saldrá una marcha a favor de la diversidad cultural desde la plaza de la Diputación de Iztieta hacia la Alameda. Será una marcha llena de color y ritmo, muestra de la riqueza que aporta la multiculturalidad en nuestro municipio que a día de hoy ya aglutina a más de 80 orígenes.
Una vez que la la marcha haya llegado a la Alameda, se bailará la coreografía 11 Pausu creada por la compañía de danza Kukai. Para aprender dicha coreografía fácil y divertida, se ha creado un video. Así mismo, los días 16 (lunes) y 17 (martes) de 18:00 a 20:00 horas se podrá ensayar el baile en la sala grande del Dantzagunea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina