@OarsoIrriak
Oarsoirriak familia aisialdi taldeak bi hitzordu antolatuta ditu apirilaren baitan ekintza ezberdinei buruz hitz egiteko. Lehenengo bilera Irribaratzeari dagokiona da; hau da, Arramendiko baratze familiarrari lotua. Izan ere, 2015eko baratze aldiari buruzko proposamenak eta erabakiak elkarrekin lantzeko hitzordua antolatu dute apirilaren 24ean, Madalena kaleko Xenpelar Etxean, arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara. Aurten berriz jarriko baitute martxan 2014ean 21 familiak parte-hartu zuten ekimen hau.
Bigarren hitzordua Madalenetako Haurren Jai Batzordearen ingurukoa da. Apirilaren 30ean egingo dute 18:00etan Koldo Mitxelena plazan (Euria eginez gero, Reina aretoan egingo litzateke). Bilera honen helburua herriko festei begira, haurren proposamenak jasotzea da. Horretarako, dinamika bereziak prestatu dituzte Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta (6-12 urte bitarteko haurrak).
La iniciativa de ocio para familias Oarsoirriak ha convocado dos reuniones antes de que finalice el mes para organizar varios de los proyectos que el grupo lleva a cabo. Por una parte, el 24 de abril de 18:00 horas a 19:30 horas se reunirán en Xenpelar Etxea para hablar y tomar decisiones conjuntas sobre la nueva temporada 2015 de la huerta familiar, Irribaratzea. El año pasado fueron 21 las familias que tomaron parte en esta iniciativa.
En segundo lugar, organizado también por Oarsoirriak el 30 de abril se va a realizar la Comisión Infantil para Madalenas en la plaza Koldo Mitxelena (en caso de que llueva se van a reunir en sala municipal Reina). El objetivo de esta cita es recoger las propuestas para las fiestas y con este fin han ideado dinámicas especiales dirigidas a niños y niñas de entre 6 y 12 años.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina