2015(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

Dantzari Txiki Eguna ostiralean / Dantzari Txiki Eguna el viernes

@HerriBizia 
500 dantzari txikik beteko dituzte Errenteriako kaleak, ostiralean.
Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, eta ohikoa denez, Dantzari Txiki Eguna ospatuko da maiatzaren 1ean.
Dantza taldeak Koldo Mitxelena plazan elkartuko dira lehenbizi eta hamaiketakoa egin ostean, 11:30etatik aurrera, herriko kaleetan zehar ibiliko dira. Desfileak, 12:30ean izango du amaiera Gamon Zumardian eta han bertan dantza ikuskizuna egongo da segidan oholtza gainean. Arratsaldean, 17:00etan, dantzaldia, Modestoren eskutik; hau ere Zumardian.
Eguraldiak ez badu laguntzen, Galtzarabordako Udal Kiroldegian egingo dira ekintzak.
Zortzi herritako 500 dantzarik hartuko dute parte jaialdi honetan: Errenteria Musikalekoek, Lezoko Murixka taldekoek, Urretxuko Lurrakoek, Beasaingo Aurtzakakoek, Zumaiako Txori Txikikoek, Hernaniko Ttarlakoek, Tolosako Udaberrikoek eta Iruñeatik etorritako Amaiur taldekoek.


500 dantzaris llenarán las calles de Errenteria, el viernes
Organizado por Ereintza Dantza Taldea, el viernes, día 1 de mayo, se celebrará en Errenteria el Dantzari Txiki Eguna.
Los grupos de baile participantes se juntarán primero en la plaza Koldo Mitxelena y tras un buen hamaiketako, desfilarán, a partir de las 11:30, por las calles de la villa. Terminarán su recorrido a las 12:30 el la Álameda de Gamón y allí mismo, habrá una exhibición de danza sobre el escenario. A la tarde, sobre las 17:00 horas, se podrá disfrutar de la actuación de Modesto, también en la alameda.
En caso de mal tiempo, todos estos actos se trasladarán al Polideportivo de Galtzaraborda.
En total, participarán, 500 niños y niñas pertenecientes a 8 municipios: Errenteria Musikal de Errenteria, Murixka de Lezo, Lurra de Urretxu, Aurtzaka de Beasain, Txori Txiki de Zumaia,Ttarla de Hernani, Udaberri de Tolosa y el grupo Amaiur de Iruñea.

Dantzari Txiki Eguna_8_800x450

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina