2021(e)ko urriaren 9(a), larunbata

BOLUNTARIOTZARAKO DEIA - ELKARREKIN IKASIZ egitasmoa - CONVOCATORIA PARA VOLUNTARIADO.

BOLUNTARIOTZARAKO DEIA-ELKARREKIN IKASIZ egitasmoa

Errenteriako Udalak, pandemia eta konfinamendua iritsi zirenean, zaintza sare publiko komunitarioa martxan jarri zuen herrian, egoerarik ahulenean zeuden bizilagunei babesa agertzeko eta haien beharrei erantzuteko.  

            Sare honetako zenbait herritar,  ikasleei laguntza eskaintzen  aritu ziren une latz haietan; gaur egun, nahiz eta osasun egoera aldatu, premiak jarraitzen du.

Premia horri erantzuteko LAU HAIZETARA EUSKALDUNON TOPAGUNEAK eta  UDALAK  elkarlanean abiatu dugu ELKARREKIN IKASIZ egitasmoa, zeinak helburu duen, euskara zailtasun denean, lehen hezkuntzako herriko ikasleei etxerako lanetan laguntza eskaintzea.

Hori ahalbidetzeko, herritar boluntarioen beharra dugu, informazio gehiago jaso nahi edo programan boluntario gisa parte hartzeko asmoa duenak, formulario hau bete dezake edo zaintza@lauhaizetara.eus helbidera idatzi dezake.

Boluntarioek, esperientzia oso positiboa izan dute, guztiz gomendagarria. Gustura, haurrak pozik eta familiak eskertuak.

Boluntario batek Batzarrean azaldu zuen bezala:

"Askotan gure konfort gunetik ateratzea kosta egiten zaigu, niri lehenengoa, eta honelako egitasmo bat aurkezten digutenean, interesgarria dela pentsatzen badugu ere, aurrera pauso hori ematea kostatzen zaigu.

Nik horretara animatzen zaituztet. Proiektua honako hau da, haurrak eskoletan ditugu zain eta bolondresak behar dira hau aurrera eramateko.

Animatu, ez zarete damutuko!"


Elkarrekin ikasiz egitasmoaren zehaztapenak:

Udalak, AEKren eskutik eskaintzen dituen saioetan parte hartzen ez duten ikasleentzat bideratuta dago, hau da, HIPI programan parte hartzen ez dutenentzat eta oinarrizko euskara ezagutza edo maila dutenentzat.

Saioen helburua: euskara zailtasuna denean, etxerako lanak egiten laguntzea, ahal den neurrian, eguneroko dinamika aurrera eramateko

Lekua: Ikastetxean edo ikastetxetik kanpo (udal lokalean)

Saioak: astean behin, 1 zikloa (LH1-LH2): 3/4 ordu, eta 2. zikloan (LH3-LH4): ordubete.

Ikasle kopurua (ikasle bat baino gehiagoren kasuan, ziklo berekoak) saioen helburuen baitan egongo da:

- ikasle bakarra

- 2 -3 ikasle (etxerako lanak)

- 4 ikasle (girotze -mintza saioak

Ikastetxeak bermatuko dio boluntarioari behar duen informazioa, zer landu behar duen saioetan eta premiaren arabera, osagarriak

Boluntarioak eskura izango du lagungarri gertatuko zaion Lau Haizetarak prestatutako material osagarria



“ELKARREKIN IKASIZ egitasmoa” CONVOCATORIA PARA VOLUNTARIADO.

El Ayuntamiento de Errenteria, con la llegada de la pandemia y el confinamiento, puso en marcha La red público comunitaria de cuidados para mostrar su apoyo a los vecinos más desfavorecidos en la localidad y atender sus necesidades.

Algunos de los ciudadanos de esta red se dedicaron en aquellos duros momentos a ofrecer ayuda al alumnado; hoy en día, la necesidad continúa.

Para dar respuesta a esta necesidad, LAU HAIZETARA EUSKALDUNON TOPAGUNEAK y EL AYUNTAMIENTO DE ERRENTERIA hemos puesto en marcha el proyecto ELKARREKIN IKASIZ, que tiene como objetivo, ayudar a los alumnos de la localidad en las tareas en euskera.

Para hacerlo posible, necesitamos voluntarios, quien desee recibir más información o quiera participar como voluntario en el programa, puede rellenar este formulario o escribir a zaintza@lauhaizetara.eus .


Más información del Proyecto “Elkarrekin Ikasiz”

Está dirigido al alumnado que no participa en las sesiones que ofrece el Ayuntamiento de la mano de AEK, es decir, que no participa en el programa HIPI y que tiene un conocimiento o nivel básico de euskera.

Objetivo de las sesiones: cuando el alumno no domina el euskera, ayudar a hacer deberes, en la medida de lo posible, para llevar a cabo la dinámica diaria

Lugar: en el centro o fuera del mismo (local municipal)

Sesiones: semanal 1ºciclo 1(E.I:1-2): 3/4 horas y en 2º ciclo (E.I:3-4): 1 hora.

Número de alumnos (en el caso de más de un alumno, serán del mismo ciclo) dependerá de los objetivos de las sesiones:

- Un solo alumno

- 2 a 3 alumnos/as (deberes)

- 4 alumnos (sesiones para practicar el euskara)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina