[EUS] Datorren ikasturterako material kurrikularraren kanpaina hasi da. Arretaz irakurri jarraian duzuen zirkularra, aldaketak daude eta.
2021/2022 IKASTURTERAKO MATERIAL KURRIKULARRA
(LIBURUAK ETA BESTE) |
Guraso Elkarteko bazkide diren ikasle guztientzat martxan dago datorren ikasturteko material kurrikularraren kanpaina.
Zirkular hau jaso
baduzue, Guraso Elkarteko bazkideak zarete. Adi, aldaketa garrantzitsuak datoz!!
Aurten, material
kurrikularra ez da zuen kontuetatik kobratuko. Familia bakoitzak bere
seme-alaben materialaren zenbatekoa transferentzia bidez edo eskudirutan
ordaindu beharko du.
1.
Transferentzia bidez: datorren ikasturtean zuen seme-alaba zer mailatan egongo den ondo
begiratu, eta dagokion zenbatekoaren transferentzia egin Guraso Elkarteko kontu
korrontera: ES03 2095 5064 83 1061615661 KUTXABANK. Gero,
ordainagiriak Guraso Elkarteari eman behar dizkiozue, emailez bidalita (koldokide@gmail.com) edo eskura entregatuta,
behean adierazten diren egunetan. Kontzeptu gisa honako hau jarri: IKASLEAREN IZEN-ABIZENAK + “MATERIAL
KURRIKULARRA”. Seme-alaba bat baino gehiago badituzue, transferentzia bakar
batean ordain ditzakezue zenbateko guztiak, baina adierazi guztien izenak (adibidez,
2 seme-alaba baldin badituzue, bien izenak adierazi behar dituzue: Ane eta
Aitor Arrese García + “Material kurrikularra”). Transferentziak egiteko azken eguna ekainaren 1a izango da.
2.
Eskudirutan: datorren
ikasturtean zuen seme-alaba zer mailatan egongo den ondo begiratu, eta
dagokion kuota eskudirutan ordaindu beharko duzue Guraso Elkartean, behean
adierazten diren egunetan. Ikasle bakoitzari
dagokion kopuru zehatza ekarri, mesedez (edo seme-alaba bat baino gehiago
badituzue, guztien zenbatekoen batura zehatza). Ordaindutakoan, ordainagiri bat
jasoko duzue.
Transferentzia agiriak ekartzeko eta eskudirutan
ordaintzeko egunak honako hauek izango dira:
Biteri:
Maiatzak 25 eta 27, eta ekainak 1, 16:30-17:30
Markola (sarrera berria):
Maiatzak 27 eta ekainak 1, 16:30-17:30
Betiko moduan, materiala ikasleek eskolan bertan jasoko
dute irailean.
Ekainaren 1erako agiriak bidali edo ordainketarik egiten
ez baduzue, materiala zuek kudeatu beharko duzue.
Hauek dira zenbatekoak:
(2021/22) ikasturtea Zenbatekoa Kontzeptua
LH1 27€ Material
kurrikularra
LH2 27€ Material
kurrikularra
LH3 30 € Material kurrikularra
LH4 30 € Material kurrikularra
LH5 31
€ Material
kurrikularra
LH6 31
€ Material
kurrikularra
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina