Joan zen abenduan, EAE mailako Eskola Publikoaren aldeko eragile askok, mezu honen sinatzaileok, abian jarri genuen ‘Euskal Eskola Publikoaz Harro’ kanpaina.
Kanpainaren helburua da Euskal Eskola Publikoaren garrantzia aldarrikatzea, euskal erakundeek sare publikoaren defentsan agertzen duten utzikeriari eta hezkuntza sistema pribatizatzeko joera etengabeari aurre egiteko. Eskerrak eman nahi dizkiogu Euskal Eskola Publikoko hezkuntza komunitate osoari, eta bertako parte izateak harro sentiarazten gaituela adierazi nahi dugu.
COVID-19aren pandemia iritsi arte, 140 ikastetxek bat egin duzue ‘Euskal Eskola Publikoaz Harro’ kanpainaren manifestuarekin, eta zuen hezkuntza komunitateen argazkiak bidali dizkiguzue kanpainaren logoarekin.
Atxikimendu eta argazki horietako bakoitza bultzada bat izan da EAEn Euskal Eskola Publikoaz harro dagoen hezkuntza komunitate bat egituratzen hasteko, ordezkari politikoei sare publikoa hezkuntza sistemaren erdigunean kokatzea eskatuko dion hezkuntza komunitate bat osatzeari ekiteko.
Jakitun gara COVID-19aren pandemiak ikaragarrizko ziurgabetasuna sortu duela zuen ikastetxeetan eta lan ikaragarria egiten ari zaretela ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza eskaintzen jarraitzeko. Hori dela eta, ‘Euskal Eskola Publikoaz Harro’ kanpainaren bideoaren bitartez, ikasturtea amaitu baino lehen guk zuei adierazi nahi dizuegu zuek egunero Euskal Eskola Publikoarekiko adierazten duzuen konpromisoa.
Bideoa ikusteko: https://youtu.be/z1PEhmstGzE eta trailerra ikusteko https://youtu.be/kMz0Zwe4ZK8
(Ekainaren 17an 10:00tik aurrera ikusgai egongo dira)
Bideoa ekainaren 17an aurkeztuko dugu jendaurrean, goizeko 11:00etan Bilboko Bira Aretoan egingo dugun prentsaurrekoan. Zuen ikastetxeko hezkuntza komunitate osoari zabaltzera gonbidatu nahi zaituztegu, datorren ikasturtean indarberrituta itzultzeko motorra izan dadin. Laster elkar ikusi ahal izango dugu kalean, zerbitzu publikoak eta guztiontzako kalitatezko eskola publikoa babesten.
Publikoaz Harro, Gora Euskal Eskola Publikoa!
Sinatzaileak:
-Gasteiz, Oion, Bilbo, Santurtzi, Astigarraga, Lasarte-Oria, Ordizia eta Oarsoaldeako eskola publikoaren aldeko plataformak.
- Goieskola
- EHIGE (guraso elkarteen konfederazioa)
- HEIZE (Sarean, BIHE) Zuzendaritza elkarteen federazioa
- Ernai
- Ikasle Sindikatua
- Gaste Komunistak
- Ikasle Ekintza
- STEILAS, LAB, CCOO, ELA
A todos y todas las que formamos la Educación Pública en la CAV:
El pasado mes de Diciembre los colectivos abajo firmantes a favor de la Escuela Pública Vasca de la CAV, dimos inicio a la campaña ‘Euskal Eskola Publikoaz Harro’.
El objetivo de esta campaña es reivindicar el papel de la Escuela Pública Vasca, frente a la dejadez de las instituciones vascas en la defensa de la red pública y la progresiva tendencia privatizadora del sistema educativo. Queremos mostrar nuestro agradecimiento a toda la comunidad educativa de la Escuela Pública Vasca y reivindicar nuestro orgullo por formar parte de ella.
Hasta la llegada de la pandemia del COVID-19, 140 centros escolares nos habéis mostrado vuestra adhesión al manifiesto de la campaña ‘Euskal Eskola Publikoaz Harro’ y nos habéis enviado fotos de vuestras comunidades educativas con el logo de la campaña.
Cada una de estas adhesiones y fotos han supuesto un impulso para empezar a articular en la CAV una comunidad educativa orgullosa de la Escuela Pública Vasca, que exige a sus representantes políticos que la sitúen en el eje de sistema educativo.
Somos conscientes de la incertidumbre generada por la pandemia del COVID-19 en vuestros centros y el enorme trabajo que estáis desarrollando para seguir proporcionando una educación de calidad a todo el alumnado. Otro motivo más para sentirnos orgullosas de vuestro trabajo. Por ello, no queríamos terminar el curso sin devolveros el compromiso que cada día mostráis con la Escuela Pública Vasca mediante el vídeo de la campaña ‘Euskal Eskola Publikoaz Harro’.
Para ver el video: https://youtu.be/z1PEhmstGzE y el trailer: https://youtu.be/kMz0Zwe4ZK8 (Estarán visibles al 17 de junio a partor de las 10:00)
Este vídeo lo presentaremosel día 17 de Junio mediante una rueda de prensa en la Sala Bira de Bilbao a las 11:00 de la mañana. Queremos invitaros a que lo difundáis a toda la comunidad educativa de vuestro centro para que sea motor de la fuerza con la que volveremos el curso que viene. Pronto nos podremos ver en las calles en defensa de los servicios públicos y de una escuela pública vasca de calidad y de todos y para todas.
Publikoaz Harro, Gora Euskal Eskola Publikoa!
Firmantes:
Plataformas a favor de la Escuela Pública Vasca de Gasteiz, Oyón , Bilbao, Santurtzi, Astigarraga, Lasarte-Oria, Ordizia, Oarsoaldea
Goieskola
EHIGE (guraso elkarteen konfederazioa)
HEIZE (Sarean, BIHE) Zuzendaritza elkarteen federazioa
Ernai
Ikasle Sindikatua
Gazte Komunistak
Ikasle Ekintza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina