2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

IV.KOLDOBIKE IPUIN LEHIAKETA

Aurten , guraso elkarteak, laugarren aldiz, Koldobike ipuin lehiaketa antolatu du. Berrogeita hiru lan aurkeztu dira guztira.

Eskerrak eman nahi dizkiogu epaimahaiari hartutako lanarengatik.

Eskerrak ere, ikasleak lan honetan animatu eta lagundu dituzuen irakasle eta gurasoei.

Lehiaketan parte hartu duzuen idazle guztioi zorionak eman nahi dizkizuegu eta egin duzuen ahalegina eskertzeko, lau sari nagusiez gain, parte-hartzaile guztiek oparitxo bat jasoko duzue.



A mailako sariak irabazi dituzten idazleak:

-Maialen Velasco “Panda bat daukat” lanarengatik .

-Jurgi Intxauspe “Pirineoetan galduta” lanarengatik.



B mailako sariak irabazi dituzten idazleak:

-Usue Sanz “Oliba hezurra gabe” lanarengatik .

-Aixa Vilas “ Bihotz oneko pertsonen altxorra” lanarengatik.


Mila esker guztioi eta datorren urtean lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina