2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

III.KOLDOBIKE IPUIN LEHIAKETA

Aurten , guraso elkarteak, hirugarren aldiz, Koldobike ipuin lehiaketa antolatu du. Hogeita bi lan aurkeztu dira guztira eta epaimahaiak lan zaila izan du saridunak aukeratzen.

Epaimahaia honako pertsona hauek osatu dute: Alazne Pascual, Errenteriako Udal Haur Liburutegiko arduraduna, Isabel Pintado eta Imanol Mateo eskolako irakasleak eta Maialen Oliveri eskolako gurasoa. Eskerrak eman nahi dizkiegu hartutako lanarengatik.

Eskerrak ere, ikasleak lan honetan animatu eta lagundu dituzuen irakasle eta gurasoei.

Lehiaketan parte hartu duzuen idazle guztioi zorionak eman nahi dizkizuegu eta egin duzuen ahalegina eskertzeko, lau sari nagusiez gain, parte-hartzaile guztiek oparitxo bat jasoko duzue.

Sariak hauek izango dira: A mailan ( LH 3-4) 40€ko bi sari

B mailan ( LH 5-6) 50€ko bi sari

A mailan 40€ko sariak irabazi dituzten idazleak:

-June Harismendy Lamarka “Aintzinako liburua” lanarengatik .

-Usue Sanz Martinez “Galtzerdiaren bikotea” lanarengatik.



B mailan 50€ko sariak irabazi dituzten idazleak:

-Urko Ortega Anatol “Tovarich” lanarengatik .

-Nora Vaquero “ Beldurraren oinatzak” lanarengatik.

Mila esker guztioi eta datorren urtean lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina