2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena

Bizipozaren jaia


  @bizipoza_org , #Errenteria

Irailaren 29an Errenterian ospatuko da Bizipozaren jaia. Bizipozaren jaia 5 gunez osatua egongo da: Irria gunea, Tximeleta gunea eta Elkartasuna gunea, Zumardian; Ezberdin berdinak gunea, Gernika plazan, eta Merkatuzar-eko gunea. Gainera, egun osoz kale animazioa izango da gune guztietan zehar.

Elkartasuna gunean, egun osoan zehar Bizipoza osatzen duten elkarteak izango dira, eta goizeko 10:00etatik 11:45era Irrien Lagunak Klubeko pertsonaiek lagunduta, elkarteak ezagutu ahal izateko, familiei zuzendutako ‘Piko-piko’ jolasa egongo da. Gainera, Albaolako lagunak ere bertan izango dira.

Irria gunean Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Furiusekin ‘Egin zaidazu bisita’ kanta, Go!azeneko lagunak eta photocalla, Irrien Lagunekin parranda eta txokolatada egongo dira.

Tximeleta gunean Concha rociera eta Jon Maia, Mindarako haurren ikuskizuna eta Kale Dor Kayikorekin palmak eta kajoiak jotzeko aukera egongo da.

Gernika plazan egongo den Ezberdin berdinak gunean puzgarriak eta tailerrak egongo dira.

Azkenik, Merkatuzarren 1000 pertsonarentzat bazkaria egongo da, eta 2 txanda izango dira bazkaltzeko, 5 eurotan: 13:30etik 14:30era lehen txanda, eta 15:00etatik 16:00etara bigarrena. Bazkariko txartelak www.bizipoza.eus orrialdean egongo dira salgai, eta horiek erosteko momentuan aukeratu behar izango da, beraz, zein txandatan bazkaldu nahiko den. Bazkaria sarrerakoek, oilaskoa saltsan patatekin, postrea eta edariak osatuko dute. Guk bertan lagunduko dugu.

Egun osoko ekitaldiak dohainik izango dira, ordaindu beharrekoak soilik Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna eta bazkaria izanik. Pailazoen emanaldiaren kostua 5€koa izango da eta sarrerak www.bizipoza.eus orrialdean daude salgai.






El 29 de septiembre se celebrará en Errenteria Bizipozaren jaia. Bizipozaren jaia estará compuesta de 5 zonas: Irria gunea, Tximeleta gunea y Elkartasuna gunea, en la Alameda; Ezberdin berdinak gunea, en la plaza Gernika; y Merkatuzar gunea. Además, a lo largo de todo el día habrá animación callejera en todas las zonas.

En Elkartasuna gunea estarán las asociaciones que componen Bizipoza, y habrá ocasión de conocerlas a través del juego para familias ‘Piko-piko’ entre las 10:45 y las 11:45, con la colaboración de los personajes del Club Irrien Lagunak.

En Irria gunea estarán Pirritx, Porrotx eta Marimotots, la canción ‘Egin zaidazu bisita’ con Furius, las y los amigos de Go!azen y photocall, parranda con Irrien Lagunak y chocolatada.

En Tximeleta gunea estarán Concha rociera y Jon Maia, habrá un espectáculo de las y los niños de Mindara, y se podrá aprender a dar palmas y tocas el cajón de la mano de Kale Dor Kayiko.

En la plaza Gernika se situará Ezberdin berdinak gunea, con hinchables y talleres.

La comida que se organizará para 1000 personas en Merkatuzar, en la que nosotros colaboramos, se hará en dos turnos y también costará 5€. El primer turno será de 13:30 a 14:30 y el segundo, de 15:00 a 16:00. Los tickets se pondrán a la venta en la web www.bizipoza.eus y en el momento de comprarlos se podrá elegir en qué turno comer. La comida consistirá en entrantes, pollo en salsa con patatas, postre y bebida.

Todas las iniciativas serán gratuitas excepto la representación de Pirritx, Porrotx eta Marimotots y la comida. La entrada para ver la actuación de los payasos costará 5€ y las entradas ya están a la venta en la web www.bizipoza.eus.  




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina