Errenteriako Udalak Elkarbizitzaren aldeko apustuan, “Egin zaidazu bisita” abestia aurkeztu du, gaurtik aurrera entzungai izango den abestia, eta, hain juxtu, herrikoak diren ahotsak dituena. Hain zuzen ere, Le ire Martínez (La Oreja de Van Gogh, Sony Music España etxearen kortesiaz), Jonatan Camacho (Sonakay), Mikel Markez, Asmae Barruz naiz Chinedu Phillipsek hartu dute parte abesti alai eta erritmoz beteriko horretan. Gainera, herriko hiru abesbatzek koruak egin dizkiote kantari, hain zuzen ere, Andra Marik, Zariak eta Landarbasok. Horiek guztiek nahiz herriko Alkatea den Julen Mendozak aurkeztu dute abestia Foru plazan dagoen Xenpelar bertsolariaren omenezko zuhaitzaren alboan.
Informazio gehiago.
Abestia entzun eta deskargatzeko aukera
Escuchar y descargar la canción
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina