2018(e)ko martxoaren 23(a), ostirala

KOLDOKIDEK EKINTZEZ GAINEZKA AGURTU DU NEGUA

  #koldomitxelenalhi, @HerriBizia
Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Koldokide Guraso Elkarteak ekintza ugari antolatu ditu neguaren azken txanpan, buruhandiak sortzeko tailerra, Modestorekin dantzan eta Kultura Aniztasunaren Jaia.

Hasteko, kultura aniztasuna lantzea helburu hartuta, buruhandiak sortzeko tailerra antolatu zuen eskolako familientzat. Guztira lau lan saio izan ziren, otsailetik martxora bitarte eginak, eta bertan parte hartu zuten familiek 41 buruhandi sortu zituzten, munduko hainbat kulturatako pertsonaietan oinarrituta. Familien sorkuntzez gain, beste bost maskara ere sortu zituzten elkartekideek. Bost maskara horiek munduko kontinenteak irudikatzen dituzte, eta Irene Sotelo ipuin-kontalaria arduratu da horietako bakoitzaren izena eta historia asmatzeaz. Koldokide Guraso Elkarteak Errenteriako Udalari eman dizkio opari, gure herriko kultura aniztasuna ikusarazteko asmoz.

Buruhandien tailerra.

Buruhandien tailerra.

Buruhandien tailerra.


Bestalde, martxoaren 16an, Biteri eraikineko patioan Modestorekin dantzan eta kantan aritzeko aukera izan zuten familiek, Guraso Elkarteak udaberriari ongietorria egiteko antolatutako jaian. Jende mordoxka bildu zen bertan, Modestoren erritmo alaiekin dantzatzeko.



Modestorekin dantzan, udaberriari ongietorria egiteko jaian.

Modestorekin dantzan, udaberriari ongietorria egiteko jaian.


Azkenik, martxoaren 17an Kultura Aniztasunaren Jaia ospatu zen, hirugarren urtez jarraian, hori ere Koldokide Guraso Elkarteak antolatuta. Goizeko 10:30ean hasi zen jaialdia Irene Sotelo ipuin-kontalariaren saio batekin, eta ondoren zenbait tailer egin ahal izan zituzten haur zein helduek. Henna tailerrean eskuak marrazki ederrez apaintzeko aukera izan zuten txikienek, eta kultura aniztasunaren lorategia ere osatu zuten, nork bere lorea sortuta. Ondoren, lehen aipatutako kultura aniztasuneko bost maskarak aurkeztu zizkieten bertaratutako udal ordezkariei, eta jaialdia amaitzeko, munduko hainbat herrialdetako jakiak dastatu ahal izan zituzten Biteriko patioan bildutakoek. Portugal, Venezuela, Nikaragua, Txina, Alemania, Ukraina, Maroko eta Euskal Herriko jakiak prestatu zituzten Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko hainbat familiak. Jende mordoa elkartu zuen jaialdiak, eta elkar trukerako nahiz elkar ezagutzarako aukera paregabea izan zen.

Irene Sotelo ipuin kontalaria.

Aniztasunaren lorategia

Udaleko ordezkari bat kultura aniztasunaren bost buruhandiak jasotzen.

Eskolako hainbat familiak Kultura Aniztasunaren Jairako prestatutako jaki gozoak.

Eskolako hainbat familiak Kultura Aniztasunaren Jairako prestatutako jaki gozoak.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina