2015(e)ko irailaren 30(a), asteazkena

Bizkotxo tailerra / Taller para hacer bizcochos.

Errenteria-Oreretako OarsoaIrriak-ek, datorren ostiralean, urriaren 2an egingo dute Bizkotxo tailerra Niessen elkartean (Biteri kalea). Bizkotxo mota ezberdinak egiten ikasiko dute eta zeliakoen berezitasunak, alergiak eta intolerantziak kontuan hartuko dituztela adierazi dute antolatzaileek. Horrela, arrautzarik gabeko bizkotxoa, laktosarik gabeko esnea… izango dira. Gainera, beganoengandik ikasteko prest daudela azpimarratu dute.
17:30ean abiatuko da tailerra eta 19:00ak arte luzatuko da. Eguna baino lehen izena ematea beharrezkoa da eta horretarako oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da urriaren 1a baino lehen. Honako informazioa bidali beharko da: parte hartuko duten lagunen izenak (haurrena zein helduena) eta haurren adina.

Era berean, familia bakoitzak bizkotxorako molde bat eraman beharko du. Eta zeliakoek labean sartzeko poltsa ere eraman beharko dute. Norbaitek alergia edo intolerantziaren bat badu, antolatzaileei jakinarazi beharko die posta mezu bat bidaliz. Beganoak ere modu berean jar daitezke harrematen antolatzaileekin.

La iniciativa de Errenteria-Orereta OarsoIrriak ha organizado para el próximo 2 de octubre un taller para hacer bizcohos. Las niñas y niños aprenderán a hacer diferentes tipos de bizcochos. OarsoIrriak ha aclarado que tendrán en cuenta las necesidades de las personas celíacas, las alergias o las intolerancias . Asimismo, las y los organizadores están dispuestos a aprender de los veganos.
El taller tendrá lugar en la sociedad Niessen (calle Biteri) desde las 17:30 hasta las 19:00. Para inscribirse hay que mandar un e-mail a la dirección oarsoirriak.errenteria.orereta@gmail.com, antes del día 1 de octubre, con los siguientes datos: el nombre de las y los participantes (tanto de las niñas y niños, y de las/los adultos), y la edad de las y los niños.
Por su parte, las familias deberán llevar un molde de bizcochos. Y las personas celíacas también tendrán que llevar una bolsa para el horno. Si hay alguien con alguna alergia o alguna intolerancia deberán hacerselo saber a OarsoIrriak, mandando un e-mail.

Enlace permanente de imagen incrustada

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina