2015(e)ko urtarrilaren 10(a), larunbata

Oarsoirriak batukada taldea osatu nahi dute inauterietarako / Oarsoirriak organiza un grupo de batukada para carnavales

irrien-lagunak-oarsoaldea-1024x359
Joan den urteko esperientziaren ondoren, aurten ere Batukada taldea osatzea proposatzen dute Irrien lagunek.
Asmoa, Inauterietan, otsailaren 14an elkartu eta batukadaren erritmoaz lagunduta herriko kaleak alaitzea eta familia giroan ondo pasatzea da. Lehenengo hitzordua urtarrilaren 17an, larunbata, 17:00etatik 19:00etara izango da. Hurrengo hiru saioak berriz urtarrilaren 25ean (igandea), otsailaren 1n (igandea) eta otsailaren 7an (larunbata). Saio guztiak 17:00etatik 19:00etara izango dira Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan.
Parte hartzeko, izena ematea beharrezkoa izango da oarsoirriak@gmail.com helbidera mezua bidalita. Izen emateko epea hilaren 14an amaituko da. Lau hitzorduetatik ezinbestekoa izango da gutxienez hiru hitzorduetan parte hartzea.

Izena emateko garaian, parte hartuko duten kide guztien izenak, haurrak zein helduak, jarri behar dira eta baita ea joan den urtean erabilitako tresnak duten edota material berria behar den. Azken ohar modura, haurrak gutxienez guraso batekin joatea eskatu dute, ekintza honekin familia giroa zaindu nahi baita.

Tras la grata experiencia del año pasado, el grupo Irrien lagunak propone organizar un grupo de batukada para carnavales.
La primera cita,  será el sábado, día 14 de enero, de 17:00 a 19:00 en la sala Jose Luis Caso de Merkatuzar.
Los siguientes encuentros serán  el 25 de enero (domingo), el 1 de febrero (domingo) y el 7 de febrero (sábado) de 17:00 a 19:00 horas, en la sala Jose Luis Caso de Merkatuzar.
Para participar es necesario inscribirse mandando un mensaje a la dirección de correo electrónico  oarsoirriak@gmail.com hasta el miércoles, 14  de enero. Desde la organización han señalado que  se deberán indicar los nombres de los niño y niñas y de los y las acompañantes que vayan a participar y será imprescindible asistir, como mínimo, a tres de la cuatro citas propuestas. Asimismo, se debe indicar si se tiene el material-instrumento utilizado el año pasado o bien se necesita nuevo material.

Asimismo, han informado que con esta actividad se pretende asegurar un ambiente familiar y es por ello que los niños y niñas deberán acudir acompañados por sus padres o madres.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina