Urriaren 18an familiei zuzendutako doako dantza tailerra eskainiko dute Errenteria Hiria Kulturgunean. Dantza gelan izango da, 10.30etik 12.00etara. Begoña Crego eta Maria Martin dantzari eta koreografoak izango dira irakasleak.
Dantza tailer hau 4 urtetik aurrera duten haurren familiei zuzenduta dago eta haurrek gutxienez heldu batekin joan beharko dute. Ikastaro honetan dantza, jolasa eta umorea partekatu nahi dituzte.
“Elementurik garrantzitsuena dugu esku artean, gure gorputza. Gorputza erabiltzeaz gain, eguneroko bizitzan topatu ditzakegun beste hainbat elementu erabiliko dugu ikas-dantzatzen dugun bitartean. Mundu berriak eraiki bitartean, dantzaren bitartez, denbora, erritmoa eta espazioa aztertuko ditugu”, azaldu da.
Ikastaroa Errenteriako Udalak eta Kukai Dantza Konpainiak 2008.urtetik abian jarri zuten Dantza Sensibilizazio proiektuaren baitan antolatu da. Izena emateko: dantza@kukai.info (azken eguna, urriaren 16a).
El dia 18 de octubre se va a realizar un taller de danza para las familias, en la sala de danza de Errenteria Hiria Kulturgunea.
El taller está dirigido a familias con niños mayores de 4 años y cada niño deberá ir acompañado de, por lo menos, un adulto.
Inscripciones: dantza@kukai.info (último día, 16 de octubre)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina