2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

AGENDA


Guraso elkarteen  ekintzen  AGENDA :

 Otsailak 1, ostirala :  MAKINA BAT TAUPADA Eidabe taldearen “Txapela buruan  eta dantza munduan” ikuskizuna
Martxoak 14, osteguna : Hitzaldia.-  Gasteizko euskal eskola publikoaren aldeko plataformako kideak.  Reina aretoan.
Martxoak 30,larunbata : MAKINA BAT TAUPADA interkulturalitate festa 
Maiatzak 18, larunbata : Koldo Mitxelena eguna.
Ekainak  2, igandea    MAKINA BAT TAUPADA.
                                    Eskola publikoaren eguna ERRENTERIAn
                                    

AGENDA de los próximos eventos  organizados por el AMPA :

1 de febrero, viernes: MAKINA BAT TAUPADA  Espectáculo del grupo Eidabe “Txapela buruan eta dantza munduan”
14 de marzo, jueves :  Charla en la sala Reina. Plataforma de Vitoria-Gasteiz por una escuela pública vasca
30 de marzo, sábado:  MAKINA BAT TAUPADA fiesta de la interculturalidad
18 de mayo, sábado : día de Koldo Mitxelena
2 de junio, domingo: MAKINA BAT TAUPADA día de la escuela pública en Errenteria.


2019(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA AURREMATRIKULAZIO KANPAINAREKIN BAT!!! / ¡FIESTA DE LA ESCUELA PÚBLICA VASCA Y CAMPAÑA DE PREMATRICULACIÓN!

  #MakinaBatTaupada, #EuskalEskolaPublikoa
2019ko ekainaren 2an Errenteriak hartuko du Euskal Eskola Publikoaren Jaia, eta aukera hori aprobetxatuz, gure asmoa da Oarsoaldeko eskola publikoak elkartzea, gure eskualdean eskola publikoa indartzea eta behar duen babesa eskatzea. Horretarako, aurrematrikulazio kanpaina hasiko denez, ikuskizun bat antolatu dugu eskola publikoei babesa eta publizitatea emateko asmoz:

Txapela buruan eta dantza munduan 

NOIZ: otsailak 1, ostirala
NON: Zumardian (eguraldi txarra eginez gero, Koldo Mixelena eskolako Biteri eraikineko patioan egingo da)
ORDUA: 17:15ean
IRAUPENA: ordubete

Etorri dantza egitera eta ondo pasatzera!

Egunean zehar ateratako argazkiak eskolako web-orrian argitaratuko direla jakinarazten dizuegu.



El 2 de junio de 2019 Errenteria acogerá la Fiesta de la Escuela Pública Vasca y, aprovechando la ocasión, es nuestro objetivo reunir a todos los colegios públicos de Oarsoaldea, fortalecer la escuela pública en nuestra comarca y exigir el apoyo que necesita. Para ello, aprovechando que empieza el período de matriculación y queriendo dar así publicidad a la escuela pública, hemos organizado el siguiente espectáculo:

Txapela buruan eta dantza munduan

CUÁNDO: viernes 1 de febrero
DÓNDE: Alameda (en caso de mal tiempo se pasará al patio del edificio Biteri del colegio Koldo Mitxelena)
HORA: 17:15h
DURACIÓN: 1 hora

¡Venid a bailar y disfrutar!

Os informamos de que las fotos que se saquen durante el día se colgarán en la página web del colegio.



2019(e)ko urtarrilaren 29(a), asteartea

Gora euskal eskola publikoa!

Urtarrilak 26ean Berria aldizkarian argitaratutakoa: / Publicado el 26 de enero en Berria (euskera):

(Araceli Montes Calvo eta Josean Bueno Saez de Albeniz - Steilas)

Irakaskuntza publikoa langile klaseak jendearen alde erdietsiriko konkistarik ederrena da», esaten du parte hartzaileetako batek Hezkuntza salgai dokumental interesgarriaren hasieran —zinemetan eman ondoren, egunotan Youtuben dago ikusgai—. Izan ere, irakaskuntza publikoak, gainontzeko zerbitzu publikoekin batera, gizarte baten zibilizazio maila adierazten du. Guztiontzako osasuna, hezkuntza, segurtasuna, pentsioak, egoera larri edota zaurgarrian daudenen zaintza... urte askotako borrokaren emaitza izan dira; eta eskubide horiek erdiesteko eta bermatzeko lanean jarraitzen dugu, gaur-gaurkoz justiziazko eskaera horietan oraindik borrokatzea beharrezkoa baita. Azken urteotan zerbitzu publikoen aurka bortizki ari da neoliberalismoa, murrizketekin eta pribatizazio politikekin. Diruaren askatasuna aldarrikatzen dute —ez neurri berean pertsonen askatasuna—. Pribatizatzearen aldeko politika horiek ondorio sozial larriak dituzte, eta desberdintasun soziala areagotu da: aberatsak gero eta aberatsago, alde batetik; gehiengoaren pobretze gero eta larriagoa, bestetik. Hezkuntzan ere, gizartearen polarizazio sozialarekin batera, maila sozioekonomikoaren araberako eskola-segregazioa haziz doakigu, gero eta era nabarmenagoan. Testuinguru larri horretan, eta askotan beharko lituzketen baliabideak gabe, hezkuntzaren profesional ugari ari dira beren onena ematen eskola publiko kalitatezkoa egunez egun sortzeko: eskola publikoa gizarte justuago baterako funtsezkoa dela sinetsita daude.

Gora euskal eskola publikoa! Batzuek, iraintzeko asmoz pentsatu nahi dut, publikoa eskola «españolista» edo «jakobinoa»deitu dute berriki; errealitatea, ordea, oso bestelakoa da: gaurko EAEko eskola publikoa jendea euskalduntzeko inoiz egon den makinarik eraginkorrena da. Haur eta Lehen Hezkuntzan, sare publikoan, 105.748 ikaslek ikasten dute euskaraz D ereduan —sare horretako ikasleen % 94—. Ikastetxe itunduetan, aldiz, 61.195 ikaslek ikasten dute D ereduan —pribatuko ikasleen % 59—. Zenbakiak argiak dira: EAEko sare publikoa ekarpen erabakigarria ari da egiten euskararen alorrean. Gerora begira, jendartearen kohesiorako eta hizkuntzaren biziraupenerako ez da makala eskola publikoa egiten ari den lana! Iparraldean, egoera oso zailean, bidea irekitzen ari da eskola publikoan, Seaskako ikastolen ekarpen garrantzitsuari esfortzuak gehituz. Eredu elebidunetik murgiltze eredurako jauzia egin da Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako eskola publikoetan eta guztira 17 haur eskola publikotan hasi dira murgiltze ereduan. Ikas-Bi guraso elkartearen lana oparoa izaten ari da Iparraldean. Nafarroa Garaian euskaraz ikasten duten ikasle gehien-gehienek publikoan ikasten dute, %76k, alegia —19.904 ikasle publikoan; ikastetxe pribatuetan 6.406—; hala ere, badago lana egiteko, beste 41.734k publikoan eta 30.478k pribatuan gaztelaniaz ikasten baitute.

Gora euskal eskola publikoa! Edonork propio senti dezakeen eskola da, bertan inplikatzeko, seme-alabentzat aberasgarri diren ekintzak prestatzeko, erabakitzeko, kolaboratzeko, pila bat amak edo aitak egiten duen moduan, guraso elkarteetan orduak eta orduak sartuz. Irakasleek ere propio har dezaketen eskola, proiektuak erabakitzeko eta proposatzeko, baita zuzendaritza arduretarako beren burua eskaintzeko: eta gurasoek, langileek, irakasleek, ikasleek... zer ekarri badute. Izan ere, eskola publikoak bertan daudenen erabakietan du bere jardunaren zati handia, batzuetan zoragarria izan daitekeena, batzuetan ez hain ona ere litekeena.

Gora euskal eskola publikoa! Gora oraindik lortu ez dugun eskola publikoa ere bai! Izan ere, oraingo eskola publikoa ez da gure eredua, ez da nahi duguna, ezta amesten duguna ere. Eskola publikoa defendatzeak ez du esan nahi oraingo eskola publikoa, dagoen bezala, nahi dugunik. Eskola publikoa defendatzea ametsa ere bada, Euskal Herrian gizarte justuago eta zintzoago baten zerbitzura diharduen eskola baten ametsa: guztiontzako eta guztiok sortutako eskola bizi, eraginkor, euskaldun, feminista eta kritikoa, jatorriko desberdintasunak konpentsatzeko balio duena. Horregatik, gure eskola zabalagoa nahi dugu, demokratikoagoa, eskola komunitatean bertan eta inguruarekin parte hartzea garatzen duena. Autonomia gehiagorekin nahi ditugu gure eskolak, gure proiektuak eta gure antolaketa lekuan lekuko beharren arabera moldatzeko. Profesionalagoa nahi dugu gure eskola, prestakuntza eta garapen aberatsarekin, beti zer hobetu eta zer berritu dagoela pentsatzen duen eskola. Baliabidez ongi hornitua ere behar dugu, askotan eskutan duguna oso motz geratzen baitzaigu aurrean dugun erronkei aurre egiteko.

Makina bat taupada martxan dabil eskola publikoan, makina bat bihotz, makina bat egitasmo. Gora euskal eskola publikoa! Bai noski! Gora, bada, euskal eskola publikoa, duguna eta, batez ere, eduki nahi duguna!

2019(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

ZUMBA ETA TXOKOLATADA (ARGAZKIAK) / (FOTOS) ZUMBA Y CHOCOLATADA

Biteri eraikineko patioan zumba saio bat egin genuen eta ondoren txokolatada.

El pasado viernes , en el patio del edificio Biteri, hicimos una sesión de zumba y después una chocolatada.




Argazkiak:










2019(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala

Euskal Eskola Publikoaren Aldeko bideoklipa


📣🔊Hemen duzue Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gasteizko Plataformak grabatutako bideoklipa!!! 📽🎬
Euskal Eskola Publikoan sinisten dugulako,  denona eta denontzat.  EGIN PUBLIKOAREN ALDE!!
 ZABALDU 





Aupa amig@s! 🙋‍♀️
📣🔊Aquí  tenéis el videoclip que ha grabado la Plataforma de Gasteiz por la Escuela Pública Vasca. 🎬📽
Porque creemos en la Escuela Pública Vasca, la de y para todos y todas.
¡¡APUESTA POR LA PÚBLICA!!
DIFUNDE