2019(e)ko abenduaren 26(a), osteguna

2019(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!

 #koldomitxelenalhi #publikoazHarro
Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Gasteizko Plataformak eta manifestuan behean sinatzen duten kolektibo eta elkarteek «Euskal Eskola Publikoaz harro» kanpainan parte hartzeko proposamena luzatu digute hezkuntza-sistema publikoaren defensa helburu duelarik.

KOLDOKIDE Guraso elkarteak bat egiten du manifestu honekin eta atxikimendua adierazteko argazki bat aterako dugu.
Manifestua ikusi.

NOIZ : bihar ostegunak 19

NON . Biterin

NOIZ : 17:30etan.

Bertan ikusiko garelakoan,





Desde la Plataforma por la Escuela Pública Vasca de Vitoria-Gasteiz os queremos animar a participar en la campaña «Euskal Eskola Publikoaz harro» (¡Orgullosos y orgullosas de la Escuela Pública Vasca!), para unir nuestras fuerzas con un mismo objetivo: la defensa del sistema público de enseñanza.

La AMPA Koldokide se adhiere al manifiesto .
Ver el manifiesto.


Mañana JUEVES 19 nos reuniremos en BITERI a las 17:30 y os invitamos a participar en la fotografía que vamos a sacar con el lema de la campaña.

Os esperamos


2019(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

EKE / EXTRAESKCOLARES

Guraso elkarteak kobratzen dituen eskolaz kanpoko ekintzen 3.kuota abenduak 26an kontu korrontetik kobratuko dizuegula jakinarazten dizuegu. Itzulketa eginez gero 3 € gehiago kobratuko dira, gastuengatik.

Kobraketa taula.

Oharra: Gogorarazi nahi dizuegu aurtengo azken kuota izango dela.





Os informamos que el próximo día 26 de diciembre os cobraremos por la cuenta la tercera cuota de las extraescolares cuyo cobro gestiona la Asociación. En caso de devolución se cobrarán 3 € por los gastos.

Tabla de cobros.

Nota: Os recordarmos que ésta va a ser la última cuota del curso.


2019(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

KOLDO MITXELENAKO IKASLEAK ZAHARREN EGOITZAN / VISITA LA RESIDENCIA DE ANCIANOS

#KoldomitxelenaLHI
Abenduaren bigarren astean zehar, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko LH4ko ikasleak Errenteriako Zaharren Egoitzan izan dira, urteroko legez, eta goiz pasa egin dute hango egoiliarrekin berriketan eta jolasean.
Egoitzara joan aurretik, ikasle bakoitzak galdera sorta bat prestatu zuen eskolan, hara joatean adineko batekin elkartu, eta hari egiteko galdera horiek. Haien bizitzari buruzko galderak prestatu zituzten ikasleek, jaiotza urteari, ogibideari eta abarri buruzkoak. Galdera horien aitzakiarekin, berriketan aritu ziren haurrak eta adinekoak, eta giro ederra sortu zen guztien artean. Baina berriketarako ez ezik, kanturako eta jolaserako tartea ere izan zuten. Zenbait kanta abestu zituzten guztiek batera, eta bingo saio bat ere egin zuten.
Ekimen hau urtero egiten dute, eta oso aberasgarritzat jotzen dute ikastetxean; izan ere, haurren bisitak poz handia ematen die zaharren egoitzan dauden gizon-emakumeei, eta, era berean, haurrek haiengandik ikasteko aukera izaten dute, haien bizipenak eta istorioak entzunda. Nabarmendu dute oso giro polita sortzen dela, oso berezia, eta hunkigarria izaten dela ikustea nola aritzen diren berriketan neska-mutilak egoitzako gizon-emakumeekin. Belaunaldien arteko topaketa ederra izaten da, elkarren berri izateko aukera eskaintzen diena batzuetan elkarrengandik oso urrun dauden bi munduri.






Durante la segunda semana de diciembre, los alumnos y alumnas de 4º de Primaria del Colegio Público Koldo Mitxelena han visitado la Residencia de Ancianos de Errenteria y han estado charlando y cantando con los residentes.
Antes de la visita, cada alumno/a ha preparado un cuestionario y, ya en la residencia, cada niño/a ha conversado con un/a residente acerca de las preguntas preparadas. Han sido cuestiones sobre su fecha de nacimiento, sobre su profesión, sobre su vida, en general, y han sido un buen punto de partida para que niños/as y mayores entablaran una conversación amena. Pero no todo ha sido hablar. También han tenido ocasión de cantar todos juntos, e incluso han echado una partida al bingo.
Esta es una actividad que realizan todos los años y desde el centro la consideran muy enriquecedora. La visita de los y las niñas es una fuente de alegría para los hombres y las mujeres de la residencia y, al mismo tiempo, los y las niñas tienen la oportunidad de aprender de los mayores, de escuchar sus vivencias e historias. Destacan que siempre se crea un ambiente precioso, muy especial, y que es conmovedor ver cómo se relacionan niños y mayores. Es un bonito encuentro intergeneracional, en el que dos mundos a veces muy lejanos tienen la oportunidad de conocerse.






2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

OLENTZERO ABENDUAK 24 DICIEMBRE

Abenduak 24ean, asteartea, urtero bezala olentzerorekin kalez-kale aterako gara kantari.

Irteera:

1) 10:45etan Markola eraikinetik

2) 11:30etan Herriko Enparantzan ( Udaletxea)

Bukaera :

13:00ak aldera Biteri eraikineko patioan. Hemen pikoteoa eta saskiaren zozketa egingo dugu.

Olentzeroa eramateko 4 pertsona behar ditugu baserritarrez jantzita.Markolan. Herriko enparantzan erreleboa egiteko ere laguntzaile gehiago beharko dira.

Laguntzaile izateko: Blogeanizena eman.

OHARRA: haurrek baserritarrez jantzita eta ibilbide osoan beraien kargu hartuko duen heldu batekin etorri beharko dute.

Animatu parte hartzera!!!

 

20ean Olentzero eta Mari Domingiren bixita izango dute HH eta LH 1. Zikloko ikasleek.

Milesker guraso elkartekoak zareten guztioi, zuen lana eta kuotari esker egin baititzakegu ekintza hauek guztiak.








 
El martes 24 de diciembre, saldremos a cantar con el Olentzero como todos los años.

Salida :

1) 10:45 de Markola

2) 11:30 en la Herriko Enparantza ( Ayuntamiento)

Terminaremos en BITERI hacia la 13:00. Aquí habrá picoteo y sorteo de una cesta.

NOTA: los/las niños/as tienen que venir vestidos/as de baserritarras y durante todo el recorrido tiene que haber un adulto que se haga cargo de ellos/as.

Animaros!!!!

Para llevar el Olentzero se necesitan 4 personas vestidas de “baserritarra” en Markola. Para hacer el relevo en el Ayuntamiento también necesitaremos más ayudantes.

Ayudantes: nombre en el blog.


 
El 20 de diciembre Olentzero y Mari Domingi visitarán a los alumnos de EI y 1er ciclo de EP.

Agradecer a todas las familias de la AMPA ya que todas estas actividades sólo son posibles gracias a las aportaciones de las cuotas y vuestro trabajo.







2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

GURASO ESKOLA 2019 ABENDUA / DICIEMBRE

Internet-aren arriskuak: Teknologia berrien inguruko heziketa.

ABENDUAK 16 ASTELEHENA 15.00H-16.30H (Biteri)

Monografiko zein HH guraso taldeetan parte hartzeko, ezinbestekoa da izen ematea.



Los peligros de internet: educación en las nuevas tecnologías

LUNES 16 DE DICIEMBRE 15.00H-16.30H (Biteri).




2019(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

AGENDA

Guraso Elkarteak antolatzen dituen  ekintzen  AGENDA :

Abenduak 2, astelehena: Aniztasun afektibo sexual tailerrak gurasoekin GEHITUren eskutik. Euskaraz. Biterin
Abenduaren 3ean, asteartea : IV KOLDOBIKE ipuin lehiaketarako irabazleen izena ezagutzera emango da. ( LH3-4-5-6 ikasleak)
Abenduaren  2 eta 3. astean HH2-LH2 arteko ikasleek ,   ipuin-kontalariaz gozatzeko aukera izango dute  eta LH3-LH6 mailetako ikasleek bakarrizketak .
Abenduak 20, ostirala:  Olentzero eta Mari Domingiren bixita ikastetxean.
Abenduak 24, astelehena : Goizez Olentzerorekin kalez-kale ibiliko gara. Markolan hasi eta Biterin bukatuko dugu.

 

 

AGENDA de los próximos eventos  organizados por la AMPA :

2 de noviembre, lunes : Taller de diversidad afectivo-sexual con padres y madres, dirigido por la asociación  GEHITU.   Euskaraz . Biteri.
3 de diciembre, martes:  se dará a conocer a los ganadores/as  del concurso de cuentos KOLDOBIKE IV ( alumnado EP 3-4-5-6)
2 y 3. semana de diciembre :  alumnado de Educación Infantil  y  primaria 1- 2  tendrán la oportunidad de disfrutar con un cuenta-cuentos . Alumnado EP3-EP6 monólogos.
20 de diciembre , viernes :  visita de Olentzero y Mari Domingi Markola, Biteri, Olibet.
24 de diciembre, martes:  por la mañana saldremos con el Olentzero desde Markola para acabar en Biteri .


2019(e)ko abenduaren 5(a), osteguna

IV.KOLDOBIKE IPUIN LEHIAKETA

Aurten , guraso elkarteak, laugarren aldiz, Koldobike ipuin lehiaketa antolatu du. Berrogeita hiru lan aurkeztu dira guztira.

Eskerrak eman nahi dizkiogu epaimahaiari hartutako lanarengatik.

Eskerrak ere, ikasleak lan honetan animatu eta lagundu dituzuen irakasle eta gurasoei.

Lehiaketan parte hartu duzuen idazle guztioi zorionak eman nahi dizkizuegu eta egin duzuen ahalegina eskertzeko, lau sari nagusiez gain, parte-hartzaile guztiek oparitxo bat jasoko duzue.



A mailako sariak irabazi dituzten idazleak:

-Maialen Velasco “Panda bat daukat” lanarengatik .

-Jurgi Intxauspe “Pirineoetan galduta” lanarengatik.



B mailako sariak irabazi dituzten idazleak:

-Usue Sanz “Oliba hezurra gabe” lanarengatik .

-Aixa Vilas “ Bihotz oneko pertsonen altxorra” lanarengatik.


Mila esker guztioi eta datorren urtean lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu.



2019(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

ANIZTASUNEAN HEZTEN / EDUCANDO EN LA DIVERSIDAD

#KoldoMitxelenaLHI

GURASO ELKARTEAK ANTOLATUTAKO TAILERRA

Gurasoak aniztasun afektibo-sexualaren gainean sentsibilizatzea eta guraso gisa izan ditzaketen zalantza, kezka edota egoerak aztertzea izango da tailerraren muina.


Eguna/día: abenduak 2 / 2 de diciembre (EUSKARAZ) BITERI
Ordua / Hora: 17:00 – 19:00
GEHITU elkarteak emango du tailerra. / El taller será impartido por la asociación GEHITU.



TALLER ORGANIZADO POR LA ASOCIACIÓN DE MADRES Y PADRES

 El objetivo del taller será sensibilizar entorno a la diversidad afectivo-sexual y analizar las dudas, preocupaciones y/o situaciones que se puedan vivir desde la maternidad/paternidad.


2019(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

Familian Jolasean Egitasmoa/ Programa Familian Jolasean

 @HerriBizia, #FamiliaJolasean
Dakizuenez Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak Familian Jolasean egitasmoa aurrera eramaten ari da.
Progama honetan 6-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiak biltzen dira astean behin, ordu eta erdiz, euskaraz jolas eta kantuak egiteko herriko bi auzo ezberdinetako parkeetan.
Ikasturte hasieran jakinarazi genizuen zeintzuk ziren egunak eta lekuak.
Markolako kasuan aldaketa bat egin dute. 
Hurrengo astetik aurrera, lekuak eta ordutegiak hauek izango dira:
- Asteartetan: Beraun. Pablo Sorozabal plaza (eguraldi txarra eginez gero, Beraungo Gaztelekuan izango da)
- Ostiraletan: Markolako Eskolako patioan (eguraldi txarra eginez gero, Markola Eskolako gimnasioan)



Como sabéis, la subárea de Juventud del Ayuntamiento de Errenteria tiene en marcha un programa denominado Familian Jolasean.
En este servicio, las familias con niñas niños de entre 6 y 12 años, se reúnen una vez por semana, durante una hora y media en diferentes parques del municipio para jugar y cantar en euskara. 
A principios de curso os comunicamos cuáles eran los días de la semana y los lugares.
En el caso de Markola ha habido un cambio. 
A partir de la semana que viene los lugares y los horarios serán los siguientes:
- Los Martes: Beraun. Plaza Pablo Sorozabal (en caso de lluvia, se hará en el Gazteleku de Beraun)
- Los Viernes: Patio del colegio Markola (en caso de lluvia, se hará en el gimnasio del centro escolar Markola)

2019(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

GURE IKASTETXEAN TRATU ONA DA BIDE BAKARRA / EN NUESTRO CENTRO SOLO TIENE CABIDA EL BUEN TRATO


 #koldomitxelenalhi 
Eskolak gizarteko erronkei erantzun behar diela argi dugunez, gure ikastetxean oso garrantzitsua da hezkidetza, eta txertatuta dago gure eguneroko jardunean. Horren baitan, hainbat urte daramatzagu jarduera zehatzak egiten Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, ikasleen artean ideia argi bat finkatzeko, hots, TRATU ONA DELA BIDEA.
Giza harremanetan elkarrenganako tratu txarrak edo desegokiak izaten ditugu sarri, batzuetan konturatu ere egin gabe. Horrelakoak normaltzat jotzen ditugu askotan, eta jarrera horiek ez dira batere mesedegarriak errespetuan eta parekidetasunean oinarritutako harremanak sortzeko. Emakumeek askotan jasaten dituzte jokabide horien ondorioak. Hortaz, argi eta garbi irakatsi behar diegu gure haurrei, hitzez eta ekintzaz, pertsona guzti-guztiek merezi dugula tratu ona, inongo bereizketarik egin gabe.
Aurtengo jardueraren bidez, ikasleek tratu onak eta txarrak ongi identifika ditzaten lortu nahi izan dugu. Ikasleek tratu onaren eta tratu txarraren adibideak eman dituzte, eta ekarpen horiekin guztiekin horma irudi erraldoi bat osatu dugu. Bertan, bi emotikono ageri dira, bata haserre eta bestea pozik, eta ikasleek dagokion emotikonoaren azpian sailkatu dituzte tratu on eta txarren adibideak. Lehenak koloretan idatzi dituzte, eta bigarrenak, aldiz, zuri-beltzean, are argiago gera dadin nola sentiarazten gaituzten era bateko eta besteko tratuek.
Ikasgeletan landu dugu gaia, eta azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, ikastetxeko sarreran ipini dugu guztien artean sortutako horma irudia, mundu osoan egiten den aldarrikapenarekin bat egiteko, eta argi uzteko ikastetxean tratu ona besterik ez dugula onartzen.




Puesto que tenemos claro que la escuela debe dar respuesta a los retos de la sociedad, la coeducación es un tema fundamental en nuestro centro y está presente en nuestra actividad diaria. Por ese motivo, desde hace varios años realizamos actividades específicas con motivo del Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres, para consolidar entre el alumnado la idea de que hay un único camino, el del buen trato. 
Los malos tratos o los tratos inapropiados son habituales en las relaciones humanas, y a veces ni siquiera nos damos cuenta de ello. Incluso los consideramos normales, y esas actitudes no son nada favorables para crear relaciones basadas en el respeto y la paridad. Las mujeres muchas veces son víctimas de este tipo de conductas. Por tanto, debemos ser ejemplo para nuestros niños y niñas, y enseñarles que todas las personas, sin discriminación alguna, merecemos recibir un buen trato.
Mediante la actividad de este año, hemos querido conseguir que el alumnado diferencia adecuadamente entre el buen trato y el mal trato. Los y las alumnas han aportado ejemplos de los dos tipos de trato, y con todas las aportaciones hemos compuesto un gran mural. En él aparecen dos emoticonos, uno enfadado y el otro contento, y los y las alumnas han clasificado sus aportaciones debajo del emoticono correspondiente. Mientras los ejemplos de buen trato están escritos en papeles de colores, los ejemplos de mal trato están escritos en blanco y negro, para que quede aún más claro cómo nos hacen sentir cada uno de ellos.
Hemos trabajado el tema en el aula, y el 25 de noviembre, el Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres, hemos colocado el gran mural en la entrada del centro, para sumarnos a esta reivindicación internacional y para dejar claro que aquí solo aceptamos el buen trato.