2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

Eskolaz Kanpoko ekintzen 3.kuota / cuota de las extraescolares

Guraso elkarteak kobratzen dituen Eskolaz Kanpoko ekintzen 3.kuota abenduaren 29an kontu korrontetik kobratuko dizuegula jakinarazten dizuegu. Itzulketa egin ezkero 3 € gehiago kobratuko dira gastuengatik.

Eskola Kirola Benjaminak, Alebinak......30 €
Judo (Biteri) (2 ordu/astean)...........65 € 
Judo (Markola) (1,5ordu/astean).........50 € 
Xake, Antzerkia (ordu bat/astean).......40 € 
Yoga ( ordu bat/astean).................50 € 
Plastika (ordu bat/astean)..............40 €
Hitz eta pitz...........................40 € 
Musika..................................40 € 
Gitarra................................112 € 
Txalaparta (ordu erdi bat astean).......65 €
Argazkilaritza (ordu bat/astean)........40 €

Oharra: Gogorarazi nahi dizuegu aurtengo azken kuota izango dela.




Os informamos que el próximo día 29 de diciembre os cobraremos por la cuenta la tercera cuota de las extraescolares cuyo cobro gestiona la Asociación. En caso de devolución se cobrarán 3 € por los gastos.

Deporte Escolar  Benjamin, Alevin......30 €
Judo(Biteri) (2 horas/semana)..........65 €
Judo (Markola) (1,5 horas/semana)......50 €
Ajedrez, Teatro (1 hora/semana)........40 €
Yoga  (1 hora/semana)..................50 €
Plástica (1 hora/semana)...............40 €
Hitz eta pitz .........................40 € 
Musika.................................40 € 
Guitarra..............................112 € 
Txalaparta  (1/2 hora /semana).........65 €
Fotografía (ordu bat/astean)...........40 € 

Nota: Os recordarmos que ésta va a ser la última cuota del curso.


2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

GABON HAUETAN BIDEO-JOKO TAILERRA DOAN FAMILIAN EGITEKO / TALLER GRATUITO DE VIDEOJUEGO

  @Oarsoaldea, #Scratch

[eus] Habian! proiektuaren ekitaldien programaren barruan, Scratch programazioaren bidez familian bideo-joko bat sortzeko tailerra antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak.

Tailer hau urtarrilaren 2an eta 3an izango da 10:00etatik 13:00etara Torrekuan, Skura Mobile enpresaren eskutik, 10 urte baino gehiagoko haurrei zuzenduta dago, eta pertsona heldu batekin batera, bideo-joko bat garatu ahal izango dute. Tailerrean parte hartzeko ezagutza berezirik ez da behar eta bertaratzen direnek, bere bideo-joko propioa programatzen ikasteaz gain, familian egin ahal izango dute. 
Informazio Gehiago. 



[cas] Dentro del programa de actividades del proyecto Habian! la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea ha organizado para estas Navidades un taller para crear un videojuego a través de la programación Scratch en familia.

Este taller, que tendrá lugar los días 2 y 3 de enero de 10:00 a 13:00 en Torrekua, de la mano de la empresa Skura Mobile, está dirigido a niñas y niños mayores de 10 años que, junto con un adulto, quieran desarrollar un videojuego. No se necesita tener conocimientos específicos para poder participar y las personas que acudan, además de poder aprender a programar su propio videojuego, podrá hacerlo en familia.del programa de actividades del proyecto Habian! la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea ha organizado para estas Navidades un taller para crear un videojuego a través de la programación Scratch en familia.
Más información.
 

2017(e)ko abenduaren 19(a), asteartea

OLENTZERO ABENDUAK 24 DICIEMBRE


  #koldomitxelenalhi, #Olentzero

[eus] Abenduak 24ean, igandea, urtero bezala olentzerorekin kalez-kale aterako gara kantari.

Irteera:
1) 10:45etan Markola eraikinetik
2) 11:30etan Olibet eraikinetik
Bukaera :
13:00ak aldera Biteri eraikineko patioan. Hemen pikoteoa eta saskiaren zozketa egingo dugu.

OHARRA: haurrek baserritarrez jantzita eta ibilbide osoan beraien kargu hartuko duen heldu batekin etorri beharko dute.

Animatu parte hartzera!!!



[cas] El domingo 24 de diciembre, saldremos a cantar con el Olentzero como todos los años.

Salida :
1) 10:45 de Markola
2) 11:30 Olibet
Terminaremos en BITERI hacia la 13:00. Aquí habrá picoteo y sorteo de una cesta.

NOTA: los/las niños/as tienen que venir vestidos/as de baserritarras y durante todo el recorrido tiene que haber un adulto que se haga cargo de ellos/as.

Animaos!!!!


2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

Olentzero maitea: hezkuntzari buruz gauzatxo batzuk


  #koldomitxelenalhi, #MurrizketarikEz 
Aurten oso zintzoak izan gara, beno, bihurrikeriren bat edo beste ere egin dugu… .
Eskutitz berezi hau idazten dizugu gure hezkuntzari begira guztiz garrantzitsuak diren gauzatxo batzuk eskatzen (ez dugu opari hitza erabiltzen hezkuntza gure eskubidea delako):

1.- Gure irakaslea gaixotzen bada ordezkoa nahiko genuke lehenengo egunetik, horrela gure ikasketen martxa ez da hainbeste etengo. 


2.- Ikastetxeetako irakasleak egonkortzea nahiko genuke,horrela, ez genuke urtero irakasle berrietara ohitu beharko. 


3.- Gogoan dugu ze ondo geunden gure ikastetxeko liburutegian liburuzaina genuenean: liburu maileguak izaten genituen, liburuak irakurtzen zizkigun, eguerditan liburutegian goxo-goxo egoten ginen….Berriro liburuzaina edukitzea gustatuko litzaiguke, irakurketa oso garrantzitsua dela esaten dute denek! 


4.- Ordenagailuak konpontzeko norbait ere beharko genuke,askotan ez dabiltza eta. Baina ez jarri lan horretan gure irakaslea, mesedez, bestela gurekin egoteko denbora gutxiago izango du eta iada badu lana gainezka! 


5.- Gure ikaskide batzuk behar bereziak dituzte eta haientzat laguntza gehiago eskatzen dizugu. Ikaskide horiek ere ikasteko irrikaz daude eta horretarako behar duten laguntza guztia jartzea eskatzen dizugu. 


6.- Gure ikasgeletara ikasturtean zehar ikaskide berriak iristen zaizkigu eta gu oso pozik jartzen gara baina askok ez dute ez euskararik ez gaztelerarik hitz egiten eta han ibiltzen gara gu eta gure irakaslea jo eta fuego lagundu nahian… Momentu horietan beste irakasle bat beharko genuke gure gelan, oso zaila bait da hizkuntza ezagutzen ez duen batentzat gelako martxa jarraitzea eta azken finean denon martxan du eragina. 


7.- Eta azken eskaria,eta garrantzitsuena: gure agintariek Hezkuntza publikoa bultza dezatela, denontzat aukera berdinak bermatzen dituen hezkuntza bakarra da eta!

Gure bigarren etxea bezala sentitzen dugun gure ikastetxean gauzatxo hauek aldatzea lortuko bazenu, asko eskertuko genizuke. Aldaketa hauekin gu, gure familiak, gure irakasleak, denak hobeto sentituko ginateke. Denek hobeto lan egingo genuke, denek hobeto ikasiko genuke eta gure hezkuntza askoz hobea izango litzateke.

Ea eskatzen dugun guztia ekartzerik duzun.

Muxu potolo potolo bat gure partez! 


2017(e)ko abenduaren 12(a), asteartea

OLENTZERO / MARI DOMINGI


[eus] Abenduaren 21 goizerako bolondresak behar ditugu Olentzero eta Mari Domingirena egiteko.
Jendea behar da Olibet, Markola eta Biterin HH eta lehen hezkuntzako haurrengana joateko.
Prest dagoen edonor ezagutuz gero, arren jarri zaitezte ahal bezain pronto ikastetxearekin edota guraso elkartearekin harremanetan.
OHARRA : euskaraz hitz egiten jakin behar da umeekin solasaldian arituko baitira.



[cas] Necesitamos voluntarios/as para hacer de Olentzero y Mari Domingi el día 21 de diciembre por la mañana.
Olentzero y Mari Domingi suelen ir a Olibet, Biteri y Markola con el alumnado de preescolar y primer ciclo de primaria.
Si conocéis a alguien que esté dispuesto /a poneros en contacto directamente con la escuela o con el AMPA.
NOTA : tener en cuenta que con los niños/as tendrá que hablar en euskara.

KOLDOBIKE II. IPUIN LEHIAKETA / II CONCURSO DE CUENTOS KOLDOBIKE


Koldobike II. ipuin lehiaketaren irabazleak.

Ganadores del II concurso de cuentos Koldobike .




Zorionak  Maren eta Nora!

2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

GREBA DEIALDIA IRAKASKUNTZA PUBLIKOAN / HUELGA EN LAS ENSEÑANZA PÚBLICA

 #koldomitxelenalhi

[eus] Ikastetxeko zuzendaritza taldearen oharra:
Datorren abenduaren 12an, asteartea, irakaskuntza publikoan greba egiteko deialdia dela eta, Koldo Mitxelena ikastetxeko irakasleriaren %84ak eta Heziketa Bereziko Hezitzaileen %100ak parte hartuko duela jakin arazten dizuegu.
Hori dela eta, ikasleek ez dute klaserik edukiko.
Jangelan, aurreko greba egunean bezala eta Eusko Jaurlaritzaren araua jarraituz, egun honetako kuotaren erdia itzuliko da.
Aldez aurretik zuen lankidetza eskertuz
      
Zuzendaritza taldea.


[cas]  Aviso de la dirección del centro:
Os comunicamos que, ante la convocatoria de huelga en la educación pública para el día 12 de diciembre, el 84% del profesorado y el 100% de las Espezialistas de Apoyo Educativo de Koldo Mitxelena Ikastetxea se sumará a dicha convocatoria.
Por esta razón no habrá clases.
Según la normativa del Gobierno Vasco y tal como se hizo en la anterior convocatoria, se devolverá la mitad de la cuota del comedor correspondiente al día de huelga.
Agradeciendo vuestro apoyo de antemano,
La dirección.



2017(e)ko abenduaren 7(a), osteguna

Asteburuetan biblioteka zabalik egongo da otsailera arte / La biblioteca abre los fines de semana hasta febrero

 @HerriBizia 
Udal biblikotekak ikasleei ikasgela zabalduko die azterketa garaian. Horrekin batera, Plan Estrategikoak herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea hobetzea aurreikusten duela eta, liburutegiak, informazioa, mailegu zerbitzua eta eguneroko prentsa ere eskainiko ditu. Azaroaren 25tik dago zabalik asteburuetan biblioteka eta hala mantenduko dute otsailaren 4ra bitartean.
Ordutegia ondokoa da:
Larunbatetan: 09:30 – 13:30 / 15:00 – 19:00
Igandeetan: 09:30 – 13:30


La biblioteca municipal abre sus puertas a los estudiantes en época de exámenes. A su vez, y buscando mejorar la calidad de los servicios, tal como refleja el Plan Estratégico, la biblioteca ofrecerá también el resto de servicios que habitualmente ofrece: información, servicio de préstamo y prensa diaria.
Abre sus puertas los fines de semana desde el 25 de noviembre hasta el 4 de febrero.
El horario es el siguiente:
Sábados : 09:30 – 13:30 / 15:00 – 19:00
Domingos: 09:30 – 13:30



2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

"POR LA DIGNIDAD DE NUESTRA ESCUELA" ARTIKULUA / ARTÍCULO

"El Correo de Álava" egunkariak Mariturri Guraso Elkarteak bidalitako, eskola publikoaren duintasunari buruzko artikulu bat argitaratu zuen . Artikulua ikusi.


El periódico El Correo de Álava publicó un artículo, sobre la dignidad de la escuela pública, enviado por la AMPA de Mariturri. Ver el artículo.

2017(e)ko abenduaren 2(a), larunbata

Euskarazko produktuen katalogoa / Catálogo de productos en euskera

  @KatalogoaEuska  [eus] Oarsoaldeko Euskara Batzordeak 0 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta gazteentzako Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu du. Musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian.
www.katalogoa.eus webean ere aurkituko duzue nahi izanez gero.



[cas] La Comisión de Euskera de Oarsoaldea ha publicado el nuevo catálogo de productos en euskera dirigido a niños, niñas y jóvenes de 0 a 16 años. Este catálogo reúne los productos más reseñables y novedades que existen en el mercado. Música, informática, películas, libros, revistas, juguetes, juegos y páginas web en euskera se encuentran clasificados por edades, precios, autores y otras características. Se trata de dar a conocer y destacar la oferta de productos en euskera para el tiempo libre.
Este nuevo catálogo está disponible también en la web www.katalogoa.eus






2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

II.KOLDOBIKE IPUIN LEHIAKETA / CONCURSO DE CUENTOS KOLDOBIKE

[eus] Aurten , guraso elkarteak, bigarren aldiz, Koldobike ipuin lehiaketa antolatu du eta oso pozik gaude parte hartzea izugarria izan delako. 70 lan aurkeztu dira, Zorionak!!!
Epaimahaia honako pertsona hauek osatu dute: Alazne Pascual Udal Haur liburutegiko arduraduna, Aitor Macias eta Danel Larrainzar eskolako irakasleak eta Maialen Oliveri eskolako gurasoa. Eskerrak eman nahi dizkiegu hartutako lanarengatik.
Eskerrak ere, ikasleak lan honetan animatu dituzuen irakasle eta gurasoei.
Lehiaketan parte hartu duzuen idazle guztioi zorionak eman nahi dizkizuegu eta esan, parte hartzaile guztiek oparitxo bat jasoko duzuela egindako ahalegina eskertzeko.
Irabazleak honako hauek dira:
A mailan 80€ko saria irabazi duen idazlea:
Maren Vaquero Sotelo, “ Aitona, lorea eta ur majikoa lanarengatik.
B mailan 100€ko saria irabazi duen idazlea:
Nora Vaquero Sotelo, “ Pixelak bihotzeanlanarengatik.
Mila esker guztioi eta datorren urtean lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu.


[cas] El AMPA por segundo año consecutivo ha organizado el concurso de cuentos KOLDOBIKE.
Este año se han presentado 70 cuentos. Zorionak!!!
El jurado lo han formado : Alazne Pascual ( responsable de la biblioteca infantil, Aitor Macias Y Danel Laainza ( profesores de Koldo Mitxelena) y Maialen Oliveri ( ama del centro).
Les agradecemos profundamente el trabajo realizado .
Gracias también a los/las padres y madres y profesorado que han animado al alumnado.
Felicidades a todos/as escritores/as por haber participado.
En el nivel A el premio de 80 euros ha sido para:
Maren Vaquero Sotelo, por el cuento “Aitona, lorea eta ur majikoa”. En el nivel B el premio de 100 euros ha sido para:
Nora Vaquero Sotelo,por el cuento “Pixelak bihotzean” .
¡ Esperamos que el próximo año os animéis a participar otra vez!








OLENTZERO / MARI DOMINGI


[EUS] Abenduaren 21 goizerako bolondresak behar ditugu Olentzero eta Mari Domingirena egiteko.
Jendea behar da Olibet, Markola eta Biterin HH eta lehen hezkuntzako haurrengana joateko.
Prest dagoen edonor ezagutuz gero, arren jarri zaitezte ahal bezain pronto ikastetxearekin edota guraso elkartearekin harremanetan.

OHARRA : euskaraz hitz egiten jakin behar da umeekin solasaldian arituko baitira.


[CAS] Necesitamos voluntarios/as para hacer de Olentzero y Mari Domingi el día 21 de diciembre por la mañana.
Olentzero y Mari Domingi suelen ir a Olibet, Biteri y Markola con el alumnado de preescolar y primer ciclo de primaria.
Si conocéis a alguien que esté dispuesto /a poneros en contacto directamente con la escuela o con el AMPA.

NOTA : tener en cuenta que con los niños/as tendrá que hablar en euskara.